19:42

Politika

Espetxe-politika

Sare: 'Presoen sakabanaketak gora egin du, ETAren amaieratik'

Agentziak | Erredakzioa

Egun, 348 preso daude eta horietako bi baino ez daude Euskal Herriko espetxeetan. ETAko presoen % 95 lehen graduan daude eta, ondorioz, ez dute eskubiderik onurak eskatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen Sare plataformak salatu du espetxe-politika egun okerragoa dela ETAk 2011n jarduera armatua amaitu zuenean baino. Sakabanaketak gora egin duela eta presoen % 95 lehen graduan mantentzen dituztela jakinarazi du.

Joseba Azkarraga bozeramaileak herritarrei deia egin die datorren urtarrilaren 14an sakabanaketa politikaren kontra Bilbon antolatu duten manifestazioan parte hartzeko.

Sarek kartzelatako egoerari buruz egindako txostenaren datuak azaldu ditu Azkarragak agerraldi batean.

Datu horien arabera, egun 348 preso daude Espainiako eta Frantziako 68 espetxetan sakabanatuta, eta horietako bi soilik daude Euskal Herriko presondegietan.

Presoak bataz beste Euskal Herritik 800 kilometrora aurkitzen dira. 49 preso Euskal Herritik 1.000 kilometro baino gehiagora daude espetxeratuta; 104 preso, 800-1.000 kilometrora; 135 preso, 500-790 kilometrora; eta 14 preso 400-490 kilometrora. 57 preso baino ez daude Euskal Herritik 400 kilometro baino gutxiagora.

Azkarragak adierazi du Euskal Herriko kartzeletara eramateko eskaera egin zutela presoek, baina eskaera horiek guztiak ukatu egin zituztela.

“Eskaera indibidualak egiteko exijitzen diete, baina gero ukapena kolektiboa izan da”, kritikatu du.

Bestalde, ETAko zazpi presok kalean egon beharko luketela esan du, Frantzian bete zuten zigorra kontuan hartu izan balitz.

Horrez gain, gaixotasun larriak dituzten presoak 11 direla esan du.

Amaitzeko, presoen bizi-baldintzak ere gogor salatu ditu; izan ere, ETAko presoen % 95 lehen graduan daude eta, ondorioz, ez dute eskubiderik onurak eskatzeko. Gainerako presoen kasuan % 1,5a soilik dago lehen graduan.

“ETAko presoei urratsak exijitzen dizkiete, Espainiako Gobernuak eta bere menpeko justiziak legea urratzen ari diren bitartean. Noiz arte?”, galdetu du Azkarragak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena