16:48

Politika

ETA-ren armagabetzea

Kontrol judizialpean aske utzi dituzte Luhuson atxilotutako bostak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armak eta lehergaiak gordetzea eta garraiatzea egotzi die epaileak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Auzitegiko epaileak kontrol judizialpean aske utzi ditu ETAren armagabetze prozesuan parte hartzen aritzeagatik Luhuson (Lapurdi) atxilotutako bost lagunak.

Fiskaltzak eskatu bezala, armak eta lehergaiak gordetzea eta garraiatzea leporatzen die epaileak. Era berean, gaizkile taldearekin harremanak izatea egotzi die; ez, ordea, ETAko kide izatea.

Bost auzipetuei elkarrekin harremana izatea galarazi die epaileak, eta, beraz, nor bere aldetik itzuli da Euskal Herrira; Frantziaren eremutik ateratzea eta armak edukitzea ere debekatua dute.

Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Mixel Berhokoirigoin laboraria, Mixel Bergouignan enpresaria eta Stephane Etxegarai 'Etxe' bideogilea pertsona ezagunak dira Ipar Euskal Herrian eta ETAren armagabetze prozesuan laguntzen ari ziren.

Polizia-operazioa gauzatu aurretik, Berhokoirigoinek, Etxeberrik eta Michel Tubiana Frantziako Giza Eskubideen Ligako presidenteak adierazpen bat argitaratu zuten ETAren armategiaren zati bat baliogabetzeko prozesuan parte hartuko zutela jakinaraziz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena