Politika
Auzitegi Nazionala
Agentziak | Erredakzioa
Gainerako atxilotuek kartzelan jarraituko dute. Auzipetuak gazteak izateak ihes egiteko arriskua areagotzen duela argudiatu du Auzitegi Nazionaleko fiskalak.
Albisteak (4)
Carmen Lamela epaileak aske utzi ditu karguekin Altsasun (Nafarroa) atxilotuta behin-behineko kartzelan zeuden zazpi pertsonetatik lau, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik auzipetu zituzten.
Epailearen ustez, instrukzioa amaitu eta haiek auzipetzeko autoa agindu ondoren, “zaila” da aske geratu diren lau gazte horiek frogak ezkutzatzea, aldatzea edota suntsitzea, baita biktimen ondasun juridikoen aurka egitea ere.
Aske geratu diren lau auzipetuek gertuen duten epaitegian agertu beharko dute astean birritan, eta ezingo dute herrialdetik atera. Pasaportea kendu diete.
“Ez da gauza bera gertatzen”, nabarmendu du epaileak, beste hiru gazteekin, gertaeretan izan duten “nagusitasuna eta protagonismoa” kontuan izan baititu Lamelak.
Behin-behinean espetxean jarraituko dute, “aske geratuz gero, ezin delako ziurtatu biktimen ondasun juridikoen aurka egingo ez dutenik edota delituzko ekintzaren bat egingo ez dutenik", adierazi du.
Kartzelan jarraitzea eskatu du fiskalak
Altsasuko erasoagatik auzipetutako bederatzi pertsonetatik zazpik kartzelan jarraitzea eskatu du Auzitegi Nazionaleko fiskalak.
Jose Perals fiskalaren iritzian, auzipetuak gazteak izateak ihes egiteko arriskua areagotzen du, “ez daudelako hain errotuak”. Espetxean dauden zazpi gazteek 19 eta 24 urte bitartean dituzte.
Joan den azaroaren 22an, auzipetuek deklaratu eta espetxeratu ondoren, epaileak terrorismo delituak egotzi zizkien auzipetuei, atentatu, gorroto eta lesio delituak leporatuta.
“Denek aldez aurretik bazekiten guardia zibilen teniente eta sarjentu maila, eta hori izan zen haiek mehatxatu eta kolpatzeko arrazoi bakarra”, nabarmendu zuen epaileak haiek auzipetzeko autoan, ahozko epaiketa ireki baino lehen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa