19:24

Politika

'Podemos guztiontzat'

Iglesiasek Podemosen ‘batasunaren’ alde egin du

Agentziak | Erredakzioa

Idazkari nagusiak esan du bere proposamena ez dela “kideei irabazteko proiektu bat”, ez borrokatzeko eskatzen dieten jendearen nahia betetzeko baizik.

  • Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia

    Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak batasuna nagusi den alderdi baten alde egin du, guztiontzako lekua dagoen batena. Halaber, esan du bere proposamena ez dela “kideei irabazteko proiektu bat”, ez borrokatzeko eskatzen dieten jendearen nahia betetzeko baizik.

“Podemos guztiontzat” proposamenaren aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Pablo Echenique, Carolina Bescansa eta Irene Montero buruekin batera, adierazi du idazkari nagusia izan nahi badu otsaileko Herritarren Batzordetik “batuago eta indartsuago” aterako direla ziurtatzeko dela.

“Pertsona guztiak hartzen dituen Podemos bat, behar diren guztientzako lekua dagoena”, nabarmendu du Iglesiasek. Alderdiko hainbat diputaturen babesa izan du; Juan Carlos Monedero eta Julio Rodriguez ere izan dira bertan.

Bozkatzeko sistema

Iglesiasek mezu hori bidali du, Podemosen izena eman dutenak proposamenak bozkatzen hasi diren egunean, otsailean egingo den Herritarren Batzorderako. Kontsulta honetan lehen aldiz indarrak neurtuko dituzte Pablo Iglesiasek eta Iñigo Errejonek.

Iglesiasek esan duenez, ez du zentzurik ideiak eztabaidatu eta bozkatzeak taldeei lotuta ez baldin badoaz, “errejonistek” proposatzen duten moduan, aurrera ateratzen diren proiektuak “militantziarekin kontratu bilakatu behar direlako”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena