20:36

Politika

Presoen alde

Kaleragune ekimena abiatu dute Usurbilen hainbat preso ohik

Agentziak | Erredakzioa

Ekimen hori Kalera Kalera dinamikaren barruan dago kokatuta, urtarrilaren 8ra arte presoen alde egingo diren mobilizazio ugari antolatuko dituena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

400 preso ohi inguruk larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 8ra bitartean Kaleragune izena eman dioten ekimen batean parte hartuko dute txandaka Usurbilen (Gipuzkoa), "gatazkaren ondorioei konponbidea emateko eskatzeko", gizartea mugiarazteko eta "euskal preso politikoen kolektiboaren barruan hastear dagoen debatea" ezagutzera emateko. Xede horrekin, karpa bat ireki dute.

Gune horren inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldean egin da, Usurbileko frontoian. Bertan ehunka pertsona bildu dira, eta tartean izan dira Juan Mari Olano, Jose Maria Olarra, Itziar Aizpurua edo Antton Lopez Ruiz 'Kubati' preso ohiak edota Rufi Etxeberria Sortuko bozeramailea.

Euskaraz eta gaztelaniaz irakurri duten testu baten bidez, antolatzaileek azaldu dute Kaleragunen "presoen aldeko ekimenez beteta egongo den hilabetearen nondik norakoak" plazaratuko dituztela, Kalera Kalera izeneko dinamikaren barruan.

Horrenbestez, Kaleragune karpan hainbat preso ohik egunero itxialdiak egingo dituzte txandaka urtarrilaren 8ra arte, "borrokan" jarraitzen dutela erakusteko. Horrez gain, egunero herri eta auzoetan egunero egingo diren ekitaldietan parte hartuko dute, "egun presoek, erbesteratuek eta deportatuek oraindik ere pairatzen dituzten gatazkaren ondorioei konponbidea emateko eskatzeko".

Bestalde, Kaleragunen gizarte eragileekin eta eragile politikoekin harremanetan jartzen saiatuko dira, "euskal preso, erbesteratu eta deportatu politikoen egungo egoeraren berri emateko, ETAk behin betiko su-etena iragarri zuenetik bost urte bete direnean, eta baita etorkizunari begira konponbideak, konpromisoak eta inplikazioak lortze alderako adostasunak bilatzeko ere".

Horrez gain, ekimenaren irudia bi izango direla jakinarazi dute; batetik, "Kalera Kalera" abesti ezaguna eta, bestetik, kandeletako garra "amnistiaren eta gure herriaren askatasunaren aldeko borrokaren sinbolo gisa ezarri dena euskal herritarren zenbait belaunaldiren imajinario kolektiboan".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena