15:09

Politika

Altsasuko istiluengatik

Altsasuko atxilotuen sendiek babesik gabe sentitzen direla salatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Senideak Nafarroako Parlamentuan izan dira eta babesa eskatu dute.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasuko istiluekin lotura dutelakoan atxilotutako gazteen senideek "babesik gabe eta gainezka eginda" sentitzen direla salatu dute Nafarroako Parlamentuan, eta Legebiltzarrari laguntza eskatu diote "ahots propioa" izatea, sumarioa Iruñera bueltatzea eta auzia "justiziaz" tratatua izatea lortzeko.

"Ez dugu indarkeria justifikatzen, baina ekintza horiek Iruñean epaitu behar direla uste dugu", nabarmendu dute.

Atxilotuen senideek agerraldia egin dute gaur Nafarroako Parlamentuan, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta, eta urriaren 15eko istiluen ondorioz bizitzen ari diren egoera azaldu dute. Atxilotutako gazteetatik zazpi espetxean daude eta ustezko terrorismo delitua leporatzen diete.

Senideak "Altsasuarra ta harro" plataformako ordezkariez lagunduta joan dira Nafarroako Parlamentura. Lehenik eta behin, beren egoera "larriaren" berri emateko emandako aukera eskertu dute eta erasoak ez zuela inoiz gertatu behar azpimarratu dute. "Ez dute inoiz gertatu behar, ez Altsasun eta ez beste inon", adierazi du Amaia Amilibiak, atxilotuetako baten amak.

Haren esanetan, atxilotuen errugabetasun presuntzioa urratu da; izan ere, frogatu eta epaitua izan ez dena egiatzat hartu da. "Erasotzaileez hitz egiten da, ikertuez beharrean. Ber izen, abizen, lanbidea, ikasketak eta NAN zenbakiak argitaratu dira, aldiz, gure etxeetara ez da jakinarazpen ofizialik iritsi. Hedabideen bitartez jaso dugu informazioa eta hori oso gogorra da", azpimarratu du.

Babesik gabe sentitzen direla adierazi ostean, terrorismo delitua zergatik leporatzen zaien ez dutela ulertzen esan dute. Are gehiago, ez dute ulertzen gazteak zergatik atxilotu dituzten, hain zuzen ere, deklaratzeko borondatea behin eta berriz adierazi dutenean. Ildo horretan, ez dute ulertzen gazteei ezarritako behin-behineko neurrien larritasuna, batez ere, ihes ez egiteko borondatea agertu dutenean.

Bestalde, Isabel Pozueta senideak kasua bideratzen laguntzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuari. Erakundeari eskerrak eman dizkio adierazpen instituzionala eskertzeagatik eta babes horrek jarraipena izango duenaren itxaropena azaldu du. Gainera, senideak alderdi politiko guztiekin elkartzeko prest agertu du dira, horien esanetan, "justiziaz hitz egiteak ez daukalako ideologiarik".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena