12:49

Politika

Auzitegi Nazionala

Lamela epaileak bederatzi gazte auzipetu ditu Altsasuko erasoagatik

agentziak

"Terrorismo delitu-pilaketa ideala" egotzi die "lesioak, atentatua eta gorrotoagatik". Abenduaren 20an deklaratu beharko dute.

  • Polizia-operazioa dela eta, Altsasun egindako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE

    Polizia-operazioa dela eta, Altsasun egindako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak auzipetu egin ditu orain dela astebete inguru atxilotutako gazteetatik bederatzi lagun, 19-24 urte bitartekoak, Altsasun guardia zibil eta sarjentu baten aurkako erasoan parte hartu zutelakoan.

"Terrorismo delitu-pilaketa ideala" egotzi die epaileak "lesioak, atentatua eta gorrotoagatik". Aurreko astean, horietako zazpi kartzelara bidali zituen, eta beste biak aske daude, astean bitan agertzeko beharrarekin.

Hala, auzipetuek Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, ikerketa-deklarazio baten baitan, abenduaren 20an.

Gainera, bakoitzari 6.000 euroko fidantza ezarri die eta, identifikatutako bi adingabeen kasuan, auzia adingabeen epaileari igorri dio, 18 urte baino gutxiago dituztelako. Epaileak nabarmendu duenez, ez da auzipetzeko erabakia luzatu behar "nahikoa arrazoi dagoelako baieztatzeko" delitua egin zutela.

Lamelaren arabera, Guardia Zibilak pairatzen dituen eta "Ospa Mugimenduak inposatzen" dituen "jazarpen" ohituren baitan kokatu du erasoa. "Denek bazekiten tenientea eta sarjentua zirela, eta arrazoi horregatik bakarrik jo eta iraindu zituzten", dio.

Horren ildotik gaineratu duenez, "Bildu, Sortu eta Ernairen babesa dute gaur egun". Lamelaren hitzetan, "Altsasun Ospa Mugimendua izenarekin ezagutzen zaie, eta 2011an sortu zuten", "Altsasuko Errepresioaren Aurkako Batzordea" delakoa sortu zenean, eta hainbat jarduera egin ditu. Atxilotuetako lau sustatzaileen artean omen daude.

Batzordearen helburua, epailearen arabera, "Guardia Zibilaren kideen bizitzan eragotea da, indarkeriazko taldeen helburu sentitu daitezen eta eguneroko lanak egiteko oztopoak izan ditzaten, esaterako, erosketak egiten dituztenean, aisialdian daudenean, bikotekideekin daudenean, seme-alabak jardueretan parte hartzeko izena eman nahi dutenean, herritarrek inolako lotura ez izateko asmoaz". Horrez gain, aginduak betetzen ez dituztenak "Institutu Armatuaren aldekotzat jotzen dute, eta helburu bihur daitezke".

Guardia Zibilaren iritziaren aurka

ANk ikerketa abiarazi zuen, nahiz eta Guardia Zibilak zein Foruzaingoak Altsasuko gertaerei buruz egindako txostenen arabera, urriaren 15ean ez zen bi guardia zibilen eta haien bikotekideen aurkako lintxamendu edo segada antolaturik izan.

Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, "erasoa" izan zen, baina bi agenteen testigantza kolokan jarri zuen eta ordura arte zabaldutako bertsioa gezurtatu; hau da, Altsasuko 40-50 gaztek jipoitu zituztela.

Diario de Noticias egunkariak argitaratu zuenez, Guardia Zibilak gorroto delitu bat egon daitekeela uste du, baina ez du terrorismo deliturik antzeman, Covitek eskatu bezala.

Txostenean identifikatutako 12 pertsona horietako sei euren borondatez joan ziren urriaren 15ean Iruñeko Zaintza Epaitegira, deklaratzera. Alabaina, ez zuten epailearen aurrean deklaratzerik izan, bertako epaile titularra, Mari Paz Benito, ez zegoelako zaintzan.

 

ntzan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena