18:39

Politika

Erasoa

Nafarroako Parlamentua ez dago ados Alsasuko atxiloketekin

Agentziak | Erredakzioa

Astelehen honetan Foru Parlamentuan aprobatu duten adierazpenean, ez du bat egiten arlo penalean terrorismo delitutzat jotzearekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Foru Parlamentua ez dago ados Altsasun bi guardia zibilei eta haien bikotekideei eraso egitea egotzita egindako atxiloketekin eta ezarritako kautelazko neurriekin. Hori berretsi du gaur Parlamentuan onartu duten adierazpen batean.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek bat egin dute testuarekin; ez, ordea, UPNk, PSNk eta PPNk. Azken horiek "Altsasun eta Nafarroan bakearen eta bizikidetzaren aldeko konpromisoa" aipatzen duen atala onartu dute soilik.

Foru Exekutiboa babesten duten alderdien oniritziarekin eta erabaki judizialei errespetua agertuz, ez daude ados arlo penalean terrorismo-delitutzat jotzearekin. Izan ere, ikertzen ari diren gazteek "gehiegizko" kondenak betetzea ekar lezake. Hori dela eta, Auzitegi Nazionalaren esku dagoen kasua Iruñeko 3. instrukzio-epaitegiak kudea dezan eskatu dute.

Gainera, atxiloketen eta espetxeratzeen aurka agertu dira, neurri horiek "neurrigabeak eta "justifikaziorik gabekoak" direlako, batik bat kontuan hartuta batzuk "borondatez" joan zirela epailerenera. Horregatik, "berehala" aske uzteko eskatu dute.

Era berean, Altsasuri buruz eman den irudi "distortsionatua" gaitzetsi dute, eta babesa agertu diote larunbatean egitekoa den manifestazioarekin.

Parlamentuak dei egin dio adingabearen defendatzaileari bi adingabeen eskubideak errespetatuak izan daitezen.

UPNk, PSNk eta PPNk aurka bozkatu dute, epaileen erabakiak errespetatzen dituztela argudiatuta.

la argudiatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena