16:13

Politika

Negoziazioak

EAJk eta PSEk autogobernua dute hizpide, negoziazioen azken txanpan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jeltzaleak eta sozialistak gobernu akordioa lortzen saiatuko dira asteburu honetan.

  • Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera. Artxiboko argazkia: EiTB

    Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk eta PSE-EEk euskal autogobernua izango dute hizpide gobernu akordioa lortzeko irekitako negoziazioen azken txanpan, eta litekeena da asteburu honetan bertan bi aldeak ados jartzea.

Negoziazioen gertuko iturriek adierazi dutenez, bi alderdietako negoziazio taldeak "zintzilik dauden gaiak" ixten ari dira eta horien artean euskal autogobernuarena da garrantzi gehien duena; izan ere, gizarte politika, ekonomia eta enplegu gaietan ia ez dute desadostasunik.

PSE-EEren negoziazio taldeko iturrien esanetan, sozialistek ez dute Euskadi nazio gisa aitortzeko "inolako arazorik" izan inoiz, beti ere, ikuspuntu historikoa, kulturala eta linguistikoa aintzat hartuta. Hala ere, ez diote Euskadiri burujabetza eskubiderik aitortzen.

Bi alderdiek astelehen goizerako adostasuna lortu nahi dute arratsaldean bi alderdietako zuzendaritzek akordioa berretsi dezaten.

Akordio programatikorik itxi ez dutenez, bi alderdietako negoziazio taldeek ez dute balizko gobernu koalizioaren egiturari buruz hitz egin.

Bestalde, Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak gaur ziurtatu duenez, negoziazioak "aurreratuta" daude eta horrek Eusko Jaurlaritzari egonkortasuna emango dion akordio bat ahalbidetu dezake. Egibarren hitzetan, asteburuan, astelehenean edota gehienera jota asteartean amaituko da negoziazio prozesua.

iazio prozesua.

iazio prozesua.

iazio prozesua.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena