12:53

Politika

Bakea eta Bizikidetza ikerketa

Inkestatuen % 89, Eusko Jaurlaritzak plan berri bat sustatzearen alde

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hori da bakeari eta bizikidetzari buruz EAEko herritarrek duten iritzia ezagutzeko aurreko astean 18 urtetik gorako 800 laguni egindako inkestaren ondorioetako bat.

  • Artxiboko argazkia: EiTB

    Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bakeari eta bizikidetzari buruzko inkestan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 89k uste dute Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetzarako plan berri bat sustatu beharko lukeela legegintzaldi berrian, nahiz eta 10etik 9 ados dauden Planaren egungo helburuekin. Gainera, herritarren % 74k begi onez ikusten dute Eusko Jaurlaritzak autokritika egin eta biktimei arreta handiagoa eman behar zaiela onartu izana.

Hori da bakeari eta bizikidetzari buruz EAEko herritarrek duten iritzia ezagutzeko aurreko astean 18 urtetik gorako 800 laguni egindako inkestaren ondorioetako bat.

Inkestatuek uste dute alderdi politikoen arteko adostasunak ahalbidetuko duela bakegintzan aurrera egitea, presoen hurbilketak, ETAren armagabetzeak edota desegiteak baino.

Herritarren %72k diote oso kezkatuta daudela nazioarteko terrorismoarekin eta % inkestatuen 62 dira berriz, Euskadiko bake prozesua eta bizikidetzarekin oso kezkatuta daudenak. Hala ere, inkestatuen % 39k uste dute alderdien arteko akordioak ahalbidetuko lukeela epe motzean bakegintzan aurrera egitea. % 24k uste dute presoen hurbilketak lagunduko lukeela, % 19k, ETA armagabetu eta desegiteak; eta % 11k, sortutako minaren gaineko kritikak.

Behin betiko bakea lortzeko oztopo nagusiak, ondokoak dira: alderdi politikoak ez direla gai adostasun nahikora iristeko gai honi buruz (%38) eta Espainiako Gobernuak ez duela pausorik ematen presoen egoera hobetzeko (%36). Hirugarren lekuan aipatu da ETA ez dela desegin eta ez dituela armak entregatu (%18). Behin betiko bakea lortzeko oztopoak zein diren galdetuta, adostasunera heltzeko alderdi politikoen ezintasuna (% 38), Espainiako Gobernuak presoen egoera hobetzeko pausorik ez ematea (% 36) eta ETA desegin ez izana (% 18) aipatu dituzte.

Alderdi politikoen jarrerari dagokionez, inkestan parte hartu duten herritarren ustez bakea lortzen gehien laguntzen ari dena EAJ da (%50ek uste dute asko edo nahikoa laguntzen duela) eta ondoren EH Bilduren (%41), Ahal Duguren (%21), PSE-EEren (%18) eta PPren aurretik.

Inkestan parte hartu duten herritarrak oso kritikoak dira Espainiako Gobernuak bake prozesuan duen jarrerarekin, eta % 56k diote gaizki edo oso gaizki ari dela, % 30ek hala-hola eta %9k ondo edo oso ondo ari dela. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, berriz, herritarren % 39k uste dute ondo edo oso ondo ari dela, % 44k hala-hola, eta % 9k gaizki edo oso gaizki.

Bestalde, ETAren jarduerari buruz, % 15ek uste dute ondo edo oso ondo ari dela, % 38k hala-hola ari dela, eta beste % 38k gaizki edo oso gaizki. Hala ere, parte hartzaileen %49k uste dute ezinbestekoa dela ETAk armak entregatzea eta desegitea, Espainiako Gobernuak egiten duenaren zain egon gabe, eta % 36k aldiz, ETAk jada eman dituela nahikoa pauso eta orain Espainiako Gobernuak egin behar lukeela zerbait.

ukeela zerbait.

ukeela zerbait.

ukeela zerbait.

ukeela zerbait.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena