20:42

Politika

Cabieces auzia

Fernandezen eta Cabiecesen kontrako epaiketa otsailaren 1ean hasiko da

Agentziak | Erredakzioa

Kutxabankek ustez Mikel Cabiecesi egindako ordainketengatik daude auzipetuta Mario Fernandez eta Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohia.

  • Mikel Cabieces eta Mario Fernandez. Argazkia: EITB

    Mikel Cabieces eta Mario Fernandez. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank auziaren ahozko epaiketa otsailaren 1ean hasiko da. Hala iragarri dute akusazio partikularra osatzen duten sindikatu eta elkarteek (LAB, ESK, Steeilas, Hiru, EHNE-Bizkaia, EKA eta Pentsionistak Martxan).

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari izandakoa eta Rafael Alcorta abokatua daude auzipetuta.

Kutxabankek Cabiecesi modu irregularrean 243.592 ordaindu ote zion argituko dute epaiketan.

Epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegiko seigarren sekzioan egingo dute. Otsailaren 1ean epaiketa aurreko gaiak eztabaidatuko dituzte eta saioak otsailaren 14an, 15ean eta 16an izango dira.

Akusazio partikularrak ohar baten bidez berretsi egin du "Kutxabanken pribatizazioaren eta Euskal Kutxen likidazioaren" aurka daudela.

"Gertatukoaren arduradun zuzenek eta sustatzaile politikoek (EAJ, PP eta PSE) erantzukizun politikoak eta penalak bere gain hartzea exijituko dugu", erantsi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena