19:02

Politika

Sei altsasuar espetxean

Barkosek dio Altsasuko gazteen atxiloketak saihestu egin behar zirela

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroako Gobernuko presidentearen esnetan, Guardia Zibilaren operazioa ez zen beharrezkoa, "deklaratzera joateko deituta nahikoa izango zelako".

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du Guardia Zibilak atzo Altsasuko zortzi gazteren aurka egindako polizia-operazioa ez zela beharrezkoa eta nahikoa izango zela guztiei deklaratzera deituta.

Joan den urriaren 15ean Altsasuko taberna batean izandako liskarraren kontra agertu zuen “jarrera irmo” bera agertu nahi izan du Barkosek atzoko atxiloketen aurrean.

“Gauza bat beharrezkoa ez denean, esan egin behar da, eta nire erantzukizuna da herritarren interes orokorrak babestea eta haien segurtasun fisikoa nahiz juridikoa bermatzea”, adierazi du Nafarroako Parlamentuan egin behar izan duen agerraldian.

“Axola zaidana eta kezkatzen didana Altsasuko herria da eta, oro har, Nafarroako gizarte osoa; ez dute amore emango nafar guztien oinarrizko eskubideak defendatzen”, erantsi du.

Horrez gain, Barkosek gogoratu du Foru Gobernuak gertakarien egunean bertan adierazpen publiko bat egin zuela bi guardia zibilek Altsasuko taberna batean jasan zuten erasoa gaitzesteko.

“Nafarroako Gobernuak argi eta garbi erakutsi zuen zein zen bere jarrera”, esan du.

Ildo horretan, gogor kritikatu du UPNk lehenengo eta PPNk gero, Parlamentuan bere agerraldia eskatu izana, Foru Gobernuak hasieratik gaitzetsi zuelako gertakariak eta, beraz, Gobernuaren jarrera zein zen jakina zelako ordutik.

“Gobernua egon behar zen tokian egon da, Nafarroako gizartearen ondoan eta Altsasuko herritarren ondoan. Etengabe lan egingo dugu errespetua eta bakea sustatuta, benetako bizikidetza justu eta egiazkoa lortzeko”, azpimarratu du.

“Gehiegikeria” dela dio Beaumontek

Bestalde, Uxue Barkosek Maria Jose Beaumont kontseilariak egindako adierazpenak defendatu ditu eta argitu du, atxiloketak beharrezkoak ez zirela esanagatik, Nafarroako Gobernuak ez duela esaten aipatu gazteei deklarazioa hartu behar ez zaiela.

“Ziur gaude nahikoa zela pertsona horiek deklaratzera deituta, atxiloketak egin beharrean. Areago, beste bi pertsona euren borondatez joan ziren Auzitegi Nazionalera”, nabarmendu du.

Maria Jose Beaumontek goizean esan du Altsasuko liskarra terrorismo delitutzat jotzea “gehiegikeria” dela.

Ildo horretan, gogora ekarri du Foruzaingoak nahiz Guardia Zibilak berak egindako txostenek “lesioak” eta “agintarien kontrako atentatua” aipatzen zutela, baina ez terrorismo deliturik. Espainiako Barne ministroa ere “gorroto delituaz” mintzatu zen orduan, baina ez terrorismoaz.

“Beraz, ez da nik bakarrik esaten dudan gauza bat”, azpimarratu du lanbidez abokatua den kontseilariak.

Josu Erkoreka jardunean dagoen Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak ere antzeko adierazpenak egin ditu, eta harrigarritzat jo du Jorge Fernandez Diazek eta Guardia Zibilak berak Altsasuko liskarra “gorrotozko delitutzat” jo ostean, Carme Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak terrorismo delitu gisa ikertzea gertakaria.

“Harrigarria da hasierako jarrera horien ostean Auzitegi Nazionalak orain bide hau hartu izana”, erantsi du.

a”, erantsi du.

a”, erantsi du.

a”, erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena