09:10

Politika

IKA-MIKA POLITIKOA

Otegik Urkulluri: 'Egiarik gabe ez dago errelato partekaturik'

EITB.EUS

Lehendakariak atzo esandakoan atzean 'asmo argi bat' ikusten du Otegik: 'EH Bildurekin akordioak egiteko ezintasuna ezkutatzeko aitzakia bat edota PSErekin egingo den aliantza errazteko modu bat'.

  • Otegik asteon Radio Euskadin egindako adierazpenek piztu dute eztabaida.

    Otegik asteon Radio Euskadin egindako adierazpenek piztu dute eztabaida.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak aste honetan Radio Euskadin egindako adierazpenek ika-mika politikoa piztu dute buruzagi independentistaren eta Iñigo Urkullu lehendakariaren artean. Euskadin ETAk bakarrik ez, "Guardia Zibilak, Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak ere hil egin" dutela esan zuen Otegik. Ertzaintzaren kasuan, "EAJk arduraren bat" izango duela gaineratu zuen.

Sare sozialen bidez erantzun zion, atzo, lehendakariak Otegiri, gizarte osoari eta Ertzaintzari irain egin ziola esanez. Eta gaur, bide bera erabilita, Otegiren erantzuna etorri da. Urkulluren diskurtsoan "asmo garbi bat" ikusten du ezker abertzaleko kideak: "EH Bildurekin akordioak ez egiteko aitzakia eta PSErekin akordioa errazteko bidea. Zertarako? Azken urteetan egin den politika berberekin jarraitzeko eta herri honek arlo nazionalean, sozialean eta bake eta elkarbizitzan aurrera egitea eta jauzi kualitatiboa ematea saihesteko". Sortuko buruzagiaren iritzian, lehendakariaren hitzak "neurrigabeak" izan dira eta agerian utzi dute "ezker abertzalearen aurka behin eta berriro agertu ohi duen herra edo kalkulu politikoa".

Otegiren hitzetan, Radio Euskadin esan zuena "datu objektiboa da": "Joan gaitezen, baina, debate honen jatorrira. Zer da Radio Euskadin esan nuena? Euskal Herrian ETAk, Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak, talde parapolizialek, inteligentzia zerbitzuek eta Ertzaintzak hil dutela esan nuen. Datu objektiboa eta egiaztagarria baino ez nuen eman, baina Lehendakariari eskandalagarria iruditu zaio. Gezurra al da esan dudana?".

Ezker abertzaleak "egindako akatsen gaineko autokritika" egin duela berretsi du Otegik. "Sinetsita nago ezkerreko independentismoak egindako akatsen gaineko autokritika zintzoa egin duela. Nik neuk akats horien erantzukizuna nire gain hartu dut, gure mugimenduaren historiako tarte batean arduradun izan naizen heinean", zehaztu du.

Azkenik,"egiarik gabe" errelatu partekaturik ez dagoela esan dio Sortuko ordezkariak lehendakariari: "Errelatu inklusiboa eraikitzea da gure helburua, errelatuen, borondateen eta erantzukizun partekatuen batuketa bat. Horren helburua bat eta bakarra da: demokrazian, bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizuna eraikitzea".

na eraikitzea".

na eraikitzea".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena