20:38

Politika

Podemosen ekitaldia Irunen

Zabala, 'kezkati' PSEk eta EH Bilduk EAJrekin gobernatu nahi dutelako

Agentziak | Erredakzioa

ETAren aurka erabiltzen ari diren indar bera “Estatuaren izenean” aritu zirenen aurka ere erabiltzen dutela ikusi nahiko lukeela ere adierazi du.

  • Pili Zabala, Podemosek Irunen egin duen ekitaldian. Argazkia: EFE

    Pili Zabala, Podemosek Irunen egin duen ekitaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pili Zabala Eusko Legebiltzarreko Elkarrekin Podemos taldeko presidenteak kezkagarritzat jo du gaur PSE-EE eta EH Bildu elkarren artean lehian ibiltzea EAJrekin batera nork gobernatuko duen erabakitzeko.

Zabalak Irunen egin ditu adierazpen horiek, Podemoseko hainbat kide "Hacemos" ekimenari buruz hitz egiteko bildu ondoren. Ekimen horren bidez, herritarren proiektuak bultzatzen dituzte, kargudun publikoen soldataren parte batekin ordainduta, "ingurunea eraldatzeko eta kultura politikoa sustatzeko asmoz".

Zabalak esan duenez, ziur asko datorren astean ezagutuko da zein gobernu mota egongo den Euskadin, eta, horregatik, "ezkerreko indarren arteko itun bat" aldarrikatu du.

"Eusko Legebiltzarrean ezkerreko indarren gehiengo progresista bat existitzen da, eta guztiok batera hobekuntza ugari lor genitzake gizarte politiketan, eta baita bakearekin, bizikidetzarekin, eskubide sozialen babesarekin eta beste hainbat konturekin zerikusia duten alderdietan ere", nabarmendu du.

Gobernu zentralari kritikak, beste "kaltegile" batzuen aurka ez aritzeagatik

Halaber, ETAren aurka egindako azken atxiloketen aurrean, Pili Zabalak adierazi du gustatuko litzaiokeela Gobernu zentralak eta "batez ere" Barne Ministerioak "ahalegin bera egitea Estatuaren izenean aritu ziren beste kaltegile batzuk ere atxilotzeko".

Elkarrekin Podemoseko kideak nabarmendu duenez, "dagoeneko bost urte igaro dira ETAk su-etena adierazi zuenetik", eta "Euskal Herrian bakea eta bizikidetza benetan bideratuko duten urratsak ematea beharrezkoa da".

Halaber, gogora ekarri du helegitea jarri diotela polizia-gehiegikerien biktimak erreparatzeko EAEko Legeari. Horrenbestez, honako hauxe gaineratu du: "Horrek guztiak gogoeta eginarazi behar digu, alderdi batzuetan zergatik jarduten den modu jakin batean eta beste batzuetan, aldiz, erabateko inpunitatea uzten den argitzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena