Politika
Krisia PSOEn
Agentziak | Erredakzioa
Bitartean, sozialisten batzorde kudeatzailea bihar bertan bil daiteke eta boto-diziplina bete ez zuten 15 diputatuen gainean erabakiren bat hartu.
Pedro Sanchez PSOEko idazkari ohi nagusiak Alderdi Sozialista 'berreskuratu eta berreraiki' asmoz izen-emate kanpaina bat jarri du martxan igande honetan bere webgunean, Twitter bidez jakitera eman duenez.
Sanchezek bere eserlekuari uko egin eta hurrengo egunean iragarri du ekimen hori, eta, berak esan bezala, militante sozialistekin bildu asmoz autoa hartu eta "Espainia osoa zeharkatzen hasi" baino egun bat arinago.
Uko egite horrekin, idazkari nagusi eta diputatu ohiak, saihetsi egin zuen inbestidura saioaren bigarren bozketan abstentzioaren alde egiteko Batzorde Federalak hartutako erabakia, Rajoy presidente izatea ahalbidetu eta hauteskunde berriak ekidin asmoz.
Halaber, Sanchezek Javier Fernandezek zuzentzen duen batzorde kudeatzaileari eskatu zion bihar bertan ezar ditzala hurrengo batzorde Federala egingo den "data, ordua eta lekua". Sanchezen aburuz, behin gobernua osatuta ez dago aitzakiarik batzorde Federalaren data luzatzeko.
Aitzitik, Ferraz ez dago eskaera horri men egiteko prest, ezta kongresua datorren udaberria baino lehen programatzeko ere, nahiz eta horrek alderdian dauden bi blokeen arteko harremana tenka dezakeen.
"Ezin daiteke arin eta arrapaladan egin, norbaitek hala nahi duelako. Alderdi lasaitu egin behar da aurretik. Kongresurako edukiak eta formak lasaitasunez landu behar ditugu, kongresua bermeekin egin dadin", arrazoitu du zuzendaritzako kide batek.
Batzorde-kudeatzailearen bilera
Bere aldetik, batzorde-kudeatzaileak bihar bertan erabaki dezake, talde diziplinari muzin eginda, Rajoyren inbestiduraren aurkako botoa eman zuten 15 diputatuak zigortu ala ez (gainerako 68 diputatuak abstenitu egin ziren), eta zigortzekotan ze zigor jarri.
Mario Jimenez batzorde-kudeatzaileko bozeramaileak lasaitasuna eskatu zuen atzo kongresuan, inbestidura saioa amaitu bezain pronto; alabaina, alderdiaren zuzendaritzak, Batzorde Federalak emandako agindua obeditu ez zuten diputatuen aurkako neurriak hartuko zituela azaldu zuen.
Dena den, zehaztu zuenez, taldeko aginduarekin bat etorri ez ziren hamabostetatik militanteak diren seien aurka (horien artean dago Odon Elorza) besterik ezin dezakete "jardun". Horrek kanpoan uzten ditu PSCko zazpiak eta Margarita Robles eta Zaida Cantera independenteak.
Obeditu ez duten hamabostei, ziur asko, 600 euroko isuna ezarriko die talde parlamentariak; horrez gain, PSOEko batzorde-kudeatzaileak beroriek kaleratzeko prozedura ireki dezake, baina Javier Fernandez batzordeko presidenteak aurreko egunetan baieztatu duenez, "ez zaio burutik pasatzen" aukera hori.
n" aukera hori.n" aukera hori.n" aukera hori.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa