Politika
Altsasuko istiluak
Agentziak | Erredakzioa
Fiskaltzak defendatutako tesia onartu du epaileak. Poliziaren txostenek, ordea, ez dute terrorismo zantzurik atzeman gertatutakoan.
Albisteak (4)
Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak hala erabakita, Altsasun (Nafarroa) urriaren 15ean bi guardia zibil eta euren bikote-lagunak zauritu ziren liskarrak terrorismo delitu gisa ikertuko dituzte Madrilen. COVITE terrorismoaren biktimen elkarteak salaketa aurkeztu zuen, eta Fiskaltza hura ikertzearen alde azaldu zen asteartean. Eskaera horri men egin dio, horrenbestez, Lamela epaileak.
Erabakia ez da irmoa, eta helegitea aurkez daiteke hiru eguneko epean.
Auzia ikertzeko eskumena duela argudiatuta, instrukzioa abiatzeko izapide batzuk agindu ditu Auzitegi Nazionalak. Gertakari horiek orain arte ikertu dituen Iruñeko epaitegiari auzia bere gain uzteko eskatu dio, eta Foruzaingoari, txostena bidaltzeko. Horrez gain, Guardia Zibilari "lehenbailehen" beste txosten bat egiteko eskatu dio, agenteek Nafarroan, oro har, eta Altsasun, bereziki, ustez sufritzen duten "jazarpen kanpaina" dela eta.
Era berean, "bertsio ofiziala" gezurtatzeko AltsasukoGaztetxea (@AtlsasukoGA) Twitterreko kontutik egindako adierazpenak eta partekatutako argazkiak nork egin zituen argitzeko eskatu dio Guardia Zibilari, baita kontu horren arduradunak nortzuk diren ere.
Epailearen ustez, Nafarroako udalerri horretan gertatutakoak "Estatuko segurtasun indarretako kideen kontrako delitu larriak dira, beren ideiak konpartitzen ez dituztenak beldurrarazteko egindakoak, eta bake publikoa asaldatuz". Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak antzeko argudioak eman zituen atzo ikerketa abiatzeko egindako eskarian.
Guardia Zibilak berak eta Foruzaingoak urriaren 15eko liskarren kontura egindako txostenek bestelakoa diote, ordea. Txosten horien arabera, Altsasun ez zen bi guardia zibilen eta haien bikotekideen aurkako lintxamendu edo segada antolaturik izan. Guardia Zibilaren ikerketak dio "eraso bat" izan zela, baina bi agenteen testigantza kolokan jarri du, eta orain arte zabaldutako bertsioa gezurtatu du, Altsasuko 40-50 gaztek jipoitu zituztela ukatu baitu.
KAS Alternatiba
Epailearen idatzian ageri denez, urriaren 15ean bertan elkarretaratzea egin zuten Altsasun Guardia Zibilaren kontra. "Alde Hemendik" lelopean, goizaldean gertatutakoaren "bertsio ofiziala" gezurtatu nahi izan zuten bertan bildutakoek. Lamelaren hitzetan, "Guardia Zibila Euskaditik kanporatzea" KAS Alternatibaren, ETAren beraren eta erakunde armatuarekin lotura zutelakoan legez kanpo utzitako alderdien helburuen artean dago.
Hori horrela, Altsasun gertatutakoak Auzitegi Gorenak terrorismotzat jotzeko ezarritako baldintzak betetzen ditu; hau da, herritarrak beldurtzeko helburua egotea, botere publikoak zerbait egitera edo ez egitera behartzea, eta Estatuko egiturak ezegonkortzeko nahia izatea.
zatea.
zatea.
zatea.
zatea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa