13:15

Politika

krisia PSOEn

Ehunka lagunek Rajoyri 'ez' esatea eskatu dute PSOEren egoitza aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Bertan bildu direnak Espainiako hainbat gunetatik etorritako talde sozialistetako kideak dira, eta "Ez, ezetz da", "Demokrazia PSOEn" dioten pankartak dituzte.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka lagun bildu dira eguerdia aurretik Madrilen, Ferraz kalean dagoen PSOEren egoitzaren aurrean, alderdi horrek bihar egin behar duen Batzorde Federalean ez dezaten erabaki Mariano Rajoyren inbestidura ahalbidetuko lukeen abstentzioaren alde egitea. Talde parlamentario osoaren edota parte baten abstentzio horrekin lortu nahi izango luketena da urtebeteren buruan hiru hauteskunde orokor ez egitea.

Bertan bildutakoak Espainiako hainbat gunetatik etorritako talde sozialistetako kideak dira, eta "Ez, ezetz da", "Demokrazia PSOEn", "Rajoyri ez, militante bat boz bat" gisako leloak jasotzen dituzten pankartak daramatzate.

Arrosak ere ekarri dituzte berekin; izan ere, deialdiari arrasoen iraultza deitu diote.

Sonia Pillado eta Aida Loira dira protesta antolatu dutenak. Bata zein bestea Galiziako bi talde sozialistetako kidean dira, eta azaldu dutenez, "ezin daiteke PSOEren abstentzio bat onartu, PPren gobernu bat ahalbidetuko lukeelako". Haien esanetan, bere alderdiko talde kudeatzaileak egin behar duena da ezohiko biltzar batera eta hauteskunde primarioetara deitzea.

Antolatzaileek zehaztu dutenaren arabera, ez dutela nahi Batzorde Federalaren eztabaida eragotzi nahi, eta horregatik egin dute gaur protesta-deialdia eta ez bihar (Batzorde Federala bilduko den egunean).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena