Politika
Jaurlaritza Berria
Agentziak | Erredakzioa
Bi alderdiek bilera egin dute ostegun honetan, eta hitzordua ''eraginkorra eta positiboa'' izan dela esan dute.
EAJren eta PSE-EEren arteko bileraren artxiboko irudia. efe
EAJk eta PSE-EEk bi alderdien artean jorratutako gai guztietan sakontzeko erabakia hartu dute, gobernagarritasuna ahalbidetuko duten akordio politikoak lortzeko. Halaber, ohartarazi dute aurrerantzean modu diskretuan egingo dituztela bilerak.
Elkarrekin kaleratutako ohar batean, EAJk eta PSE-EEk adierazi dute bi alderdien arteko ordezkariak gaur goizean batzartu direla ''Euskadin irekiko den hurrengo legealdira begira, gobernu akordioak lortzeko egon daitekeen aukera arakatzeko egiten ari den elkarrizketa irekiaren markoan''.
EAJren izenean bilerara joan dira Koldo Mediavilla, Joseba Egibar, Josu Erkoreka eta Jesús Peña. Sozialisten ordezkaritza, bestalde, Iñaki Arriolak, Miguel Ángel Moralesek, Begoña Gilek eta José Antonio Pastorrek osatu dute.
Ohar horretan adierazi dutenez, bileran aztertu da EAJk alderdi politiko ezberdinei 'Akordiorako 10 topagune ardatz' izenburupean aurkeztu zien dokumentua. ''Alderatze lanketa honetan PSE-EEk erantzun globala eman dio proposamenari'', oharrean adierazi dutenez. Ordezkaritza bien arteko bilera ''produktiboa eta positiboa'' izan da, oharrean adierazi dutenez, eta ''talde bien artean ireki den eztabaidan aurreikusitako gai guztietan sakontzeko erabakia hartu da Euskal Autonomi Erkidegoaren baitan gobernagarritasuna ahalbidetuko duten akordio politikoak lortzera begira''.
''Ordezkari talde biek adostu dute elkarrizketa prozesu irekiari jarraipena emango zaiola eta bileran ezarri dute bileretarako metodologia eta hurrengo batzarretarako egutegia, eta eraginkortasunaren helburuari begira, horiek denak diskretuak izatea erabaki dute’'', gaineratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa