15:43

Politika

Gabonetan ez bozkatzeko

Diputatuen Kongresuak Hauteskunde Legearen erreforma onartu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Izapideak, epeak eta gastuak murriztea ahalbidetuko du Gorteak automatikoki desegiten diren kasuetan. Balizko hirugarren hauteskundeak abenduaren 18an egingo lirateke.

  • Espainiako Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EiTB

    Espainiako Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Diputatuen Kongresuak Hauteskunde Legearen erreforma onartu du gaur eta, besteak beste, epeak laburtzea eta izapideak zein gastuak murriztea ahalbideratuko du Gorteak automatikoki desegiten diren kasuetan.

Kongresuko talde 'popularrak' duela aste batzuk proposatutako ekimena aurrera atera da PPren, PSOEren eta Ciudadanosen aldeko botoekin eta Unidos Podemos, EAJ, ERC eta Partit Demòcrata Català alderdien abstentzioarekin.

Beraz, hirugarrenez hauteskunde orokorrak egitekotan abenduaren 18an izango lirateke eta ez Eguberri egunean.

Orain Hauteskunde Legearen erreforma Senatura pasatuko da eta urria amaitzerako behin betiko onartuta izatea espero da. Hauteskunde deialdia egiten denetik hauteskunde egunera bitarteko epea 54tik 47ra murriztuko da eta hauteskunde kanpaina zortzi egunekoa izango da, beti ere, Gorteak automatikoki desegiten diren kasuetan.

Bestalde, alderdiek hauteskunde kanpainan gastatu dezaketen kopurua erdira jaistea eta hautagaitzek jasotako diru-laguntzak % 30 murriztea onartu dute, PPren, PSOEren eta Ciudadanosen babesarekin.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena