11:43

Politika

Bosgarren urteurrena

Jaurlaritzak indarkeriari 'amaiera ordenatua' ematea eskatu dio ETAri

Agentziak | Erredakzioa

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikiditzerako idazkari nagusiak "aldebakarreko konpromisoa" hartzera premiatu du ETA.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikiditzerako idazkari nagusiak "aldebakarreko konpromisoa" hartzera premiatu du ETA, indarkeriari "amaiera ordenatua" emate aldera, eta sinetsita agertu da datorren legegintzaldian "garai berria" irekiko dela arlo horretan.

Fernandezek hausnarketa hori egin du, kazetarien galderei erantzunez, 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza planaren barruan landutako dokumentuen bildumaren aurkezpen-ekitaldian.

ETAk bere jarduna eteten zuela iragarri zuenetik bost urte bete direnean, Fernandezek azpimarratu du ETAren armagabetzea gauza dadin Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena "indarrean eta bideragarri" jarraitzen duela, eta ez dela beharrezkoa Frantziako eta Espainiako gobernuek ezer egitea hura bete dadin.

"Armagabetze-prozesuaren oinarrian urratsak emateko ETAren aldebakarreko konpromisoa egon behar du. Geldialdiak, urratsak ez emateak, indarkeriaren amaiera ordenatua emateko aukerak galtzea dakar", azpimarratu du. Gobernuen parte-hartzerik gabe egin diren "armagabetze-formula eta -esperientzia ugari daude", gaineratu du.

Bake eta Bizikiditzerako idazkari nagusiak nabarmendu duenez, Euskadin zein Espainian legegintzaldi berriekin batera "garai berri bat" irekitzen da bake eta bizikidetzari dagokionez; horrenbestez, “adostasunei eta kontsentsuei” konfiantza tarte bat ematea eskatu du.

Zentzu horretan, Fernandezek ohartarazi du joan zen legegintzaldiko "gabezietako bat" hauxe izan dela: alderdiek ez dutela partekatu espazio bat bakea eta bizikidetza kudeatze aldera.

Azaldu duenez, egungo Bake eta Bizikidetza planak "bete du bere ibilbidea", eta berriro esan du zintzilik dauden gaietan aurrera egitea bakarrik izango dela posible baldin eta "aktore esanguratsuen blokeoa" gainditzen bada, Madrilgo Gobernuari zein ETAri erreferentzia eginez.

Dena dela, plan berri bat indarrean jartzea beharrezkoa dela zehaztu du, besteak beste, immigrazioaren eta errefuxiatuen eduki eta erronka berriei aurre egiteko. Bere aburuz, plan horretan aipatutako gaiak terrorismoaren pare landu beharko lirateke; izan ere, egun gizarteak terrorismoaren gaia "antzinakoa bailitzan" antzematen du.

Diputatuen Kongresuak ez du ETAren amaierari buruzko adierazpen instituzionala adostea lortu

Gaur bost urte ETAk iragarri zuen jarduera armatua behin betiko amaitu zuela eta, urteurren horren harira, Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiak adierazpen instituzional bat adosten ahalegindu dira; alabaina, azkenean ez da aurrera atera PPren eta EH Bilduren desadostasunak tarteko.

Proposatutako testuak honela dio: "Diputatuen Kongresuak bere poztasuna adierazi nahi du terrorismoaren biktimak omendu eta gogoratzen dituen oraingo elkarbizitzagatik".

Kongresuko iturriek azaldu dutenez, EH Bilduk testuan "biktima guztiak" gehitu nahi zuen eta terrorismo hitza, ostera, kendu. EH Bilduren betoak adierazpena instituzionala izatea eragotzi du; izan ere, aho batez hartutako erabakia izan behar du horretarako.

Betoak beto, Kongresuko presidentetzak adierazpen instituzional bat onartu zezakeen Kongresuaren gehiengoaren babesarekin. Azkenean, ordea, PPk testua ez zela nahikoa azaldu du eta ez da inolako adierazpenik onartu.

azpenik onartu.

azpenik onartu.

azpenik onartu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena