Politika
Gure Esku Dago
Eitb.eus
Zarautzek, Zumaiak, Getariak, Oriok, Zestoak eta Azkoitiak hautestontziak jaso dituzte, sinbolikoki, eta erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak egingo dituzte.
Azpeitian egindako ekitaldia. EITB
Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko sei udalerrik erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak egingo dituzte 2017ko udaberrian.
Zehazki, Zarautzek, Zumaiak, Getariak, Oriok, Zestoak eta Azkoitiak hautestontziak jaso dituzte, sinbolikoki, Azpeitian egin duten ekitaldian.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimendua da Gure Esku Dago. Helburu horrekin, galdeketak egiteko asmoa dute Euskal Herriko ehun herritan. Gainera, herri bakoitzean batzorde batek hartuko du horren ardura.
Ekainean, Euskal Herriko 34 herritan egin zituzten galdeketak. Gainera, hainbat herrik galdeketak iragarri dituzte 2017rako: Tolosaldeko 28 herriek, Getariak, Larrabetzuk eta Orozkok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa