17:32

Politika

BAKE PROZESUA

Bake bidean beste pauso bat emango du Foro Sozialak Aieten

EITB.EUS

Harremanetarako Nazioarteko Taldeko bitartekariak eta gizarte eragileak bilduko dira Aieteko hitzorduan. EAJk, EH Bilduk eta Podemosek ere hartuko dute parte.  PP eta PSE-EE ez dira joango.

  • 2013an egin zituen lehendabiziko bilerak Foro Sozialak. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko bake-prozesua indartzeko bokazioarekin jaio zen Foro Soziala, eta larunbat honetan beste urrats bat eman nahi du bide horretan. Izaera iraunkorra hartuko du Foro Sozialak, eta bihar egingo dute aurkezpen ofiziala, Aieteko Bakearen Etxean.

Hain zuzen, ETAk ekintza armatuak behin betiko utziko zituela iragarri zuenetik bost urte bete direnean emango da pauso berri hau. Ostegunean bete ziren bost urte ETAk jardun armatua utzi zuenetik, Aieteko Adierazpena izenpetu eta hiru egunera. Bakea lortzeko bide-orria zehaztu zuten adierazpen hartan.

Bake Bidea eta Lokarri taldeen ekimenez jarri zen abian Foro Soziala, eta Bilbon eta Iruñean eman zituzten lehendabiziko urratsak, 2013an, bake prozesua bultzatzeko. Azken batzarra urtarrilean egin zuten, Gernikan.

III. Foro Sozial hori egin zutenetik 46 bilera egin dituzte hainbat erakunde, alderdi politiko, sindikatu eta ordezkari sozialekin, 'armagabetze eta desegite prozesua diseinatu, garatu eta bukatzeko'.

Lan horren emaitza aurkeztuko dute bihar Aieten, eta Euskal Herriko eragileak eta nazioartekoak biltzen ditu Foro Sozialak, tartean Nazioarteko Harremanen Taldeko hiru kide: Brian Currin abokatu hegoafrikarra, Raymond Kendall Interpoleko idazkari nagusi izandakoa eta Alberto Spektorowski irakasle israeldarra

PNV, EH Bildu eta Podemos

Nazioarteko ordezkaritzarekin batera, EAJk, EH Bilduk eta Podemosek larunbateko hitzorduan izango direla iragarri dute. Hala, Andoni Ortuzar jeltzalea, Arnaldo Otegi EH Bilduko kidea eta Pili Zabala Elkarrekin-Podemos koalizioko ordezkaria izango dira han. Horiekin batera, bihar Donostian izango dira Adolfo Muñoz (ELA), Ainhoa Etxaide (LAB), Unai Sordo (CC.OO) eta Steilas, ESK eta EHNE sindikatuetako kideak, eta gizarte zibileko 22 entitateko ordezkariak.

PPk eta PSE-EEk, berriz, ez dute ordezkaritzarik bidaliko, alderdiotako iturriek baieztatu dutenez.

Bezperako bilera

Brian Currin, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowski Foro Sozialaren ordezkariekin batzartu dira ostiral honetan Bilbon, bihar Donostian, Aieteko Jauregian, egitekoak diren ekitaldiaren bezperan. Lan bilera izan da gaurkoa, eta bertan Foro Sozialeko kideek azken urte hauetan egindako lanaren txostena helarazi diete Nazioarteko Harremanen Taldeko ordezkariei.

Horrez gain, hiru bitartekariok alderdi politikoetan buruzagiekin eta hainbat eragilerekin bilduko dira datozen egunotan.

tozen egunotan.

tozen egunotan.

tozen egunotan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena