Politika
PSCko primarioak
Agentziak | Erredakzioa
Botoen % 54 eskuratu ditu; Nuria Parlon bere aurkariak, berriz, % 46arekin konformatu behar izan du.
Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak karguari eutsi dio larunbat honetan egin diren primarioak irabazi ondotik, botoen % 54 eskuratuta.
Nuria Parlon Santa Coloma de Grameneteko (Bartzelona) alkatea izan da bere aurkari bakarra, eta hark bozen % 46 besterik ez du lortu.
Pronostiko guztiek aurreikusten zuten emaitza estua baieztatu egin da azkenerako. Guztira 17.935 militante zeuden botoa ematera deitura. Horietako 4.889k Icetaren alde egitea erabaki dute, Parloni babesa eman diotenak, ordea, 4.142 izan dira. Denetara 9.031 boz zenbatu dira.
"Ezezkoa Rajoyri"
PSCko burua eta berriro hautatua izateko hautagaia zen Miquel Icetak Sant Martiko (Bartzelona) sozialisten elkartean bozkatu du gaur goizean bere alderdiko primarioetan.
"Jairako eta parte-hartzera deitzeko eguna da. PSC indartsu eta bateratu bat bermatzeko eguna da, baita bizitzea egokitu zaizkigun garai zail hauetarako lidergo sendoa bermatzekoa ere" adierazi du Icetak, Katalunia eta Espainiako politikari eta PSOEren egoerari erreferentzia eginez.
Icetak aitortu duenez, "erronkarik hurbilena Rajoyren inbestiduraren aurreko jarrera da, eta gure ikuspuntutik ezezkoa ematea izan behar du".
Azpimarratu duenaren arabera, Kataluniako sozialistek inbestiduraren aurka bozkatuko dute, baldin eta PSOEk abstenitzea erabakitzen badu: "Koherentziari eutsiko diogu eta, horrenbestez, PSCk jarraibideak emango lizkioke bere diputatuei horren arabera jarduteko", zehaztu du.
Iritzi bera agertu du Nuria Parlonek ere; izan ere, honako hau adierazi du hedabideen aurrean: "Ez dugu Rajoy presidente egingo gure diputatuen botoekin. Eta PSOEk boto-diziplina aplikatzen badigu, koherentziarekin bozkatuko dugu, diziplinatuak izango gara eta isuna ordainduko dugu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa