Politika
Gürtel sarea
agentziak
Barcenasek esleipenak lortzen zituen sareko enpresentzat eta, ondoren, etekinak banatzen zituzten. Correak argitu nahi izan du Alvarez Cascosek ez zituela etekin horietatik dirurik jasotzen.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Francisco Correa Gürtel sareko ustezko buruzagiak gaur, ostirala, azaldu duenez, Luis Barcenas PPren diruzain ohiak lortzen zituen lanen esleipenak Sustapen eta Ingurumen ministerioetan, Fransico Correak berak hala eskatuta.
Cocenpcion Sabadell fiskalak erantzun zehatzagoak emateko eskatu dio Correari, atzo azaldu baitzuen Barcenasek esleipenak lortzen zituela, % 2 eta 3 arteko komisioen truke, errepideak, autobideak, AVEren eta Dragadosen lanak egiteko.
Era berean, zehaztu egin ditu kontratuak lortzeko asmoz berarengana jotzen zuten enpresen izenak: OHL, ACS eta Dragados dira.
Atzo Correak emandako bertsioaren arabera, Gürtel sarearen eta PPren arteko harremana Jose Maria Aznar presidente ohiaren garaian garatu zen; hori dela eta, garai horretan Francisco Alvarez Cascos zen Sustapen ministroa eta Jaume Matas Ingurumen ministroa. Edonola ere, fiskalak ez dio galdetu gogoratzen ote duen zeintzuk ziren politikariak.
Alabaina, gaurko saioan, Correak esan du Francisco Alvarez Cascos PPren idazkari nagusi ohiak ez zuela organizazioak kudeatutako hauteskunde kanpainetan lortutako komisioetatik dirua jaso, hain zuzen, 2003ko eta 2004ko udal-hauteskundeetan, autonomikoetan, orokorretan eta Europako hauteskundeetan, Spinaker eta Rialgreen enpresen bidez.
Aldiz, onartu egin du etekinen erdia Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren, Gerardo Galeote, Jesus Sepulveda Pozueloko alkate ohi eta Ana Mato Osasun ministroa izan zenaren senar ohia (Mariano Rajoyren garaian) eta Jesus Merino Segovian hautatutako diputatuaren artean banatu zuela.
Horrela, ukatu egin du dirua jasotzen zuen seigarren pertsona, kontabilitatearen agirietan P.A.C. siglekin agertzen dena, Alvarez Cascos izatea. "Ez da Paco Cascos", esan du irmoki eta, erantsi duenez, baliteke bera izatea eta zati hori Pablo Crespori ematea.
Correaren hitzetan, dirua bosten artean banatu zuen kanpaina oso gogorra izan zelako eta egindako lana eskertu nahi izan zielako. "Asko lagundu zidaten".
/p>
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa