Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
EITB.EUS
Mariano Rajoyren balizko inbestidura saio berrian ezezko botoa ematearen alde egin du Patxi Lopezek, ezin baita ustelkeria kasu askotan nahasita dagoen alderdi bat 'zuritu', horren ustez.
Patxi Lopez sozialista elkarrizketatu dute gaur Radio Euskadin. Argazkia: EiTB
Mariano Rajoyren balizko inbestidura saio berri baten aurrean, Patxi Lopez sozialistak ez du ziurtzat ematen PSOEk abstentzioaren alde egitea, eta oraindik ez du baztertzen hautagai 'popularrari' ezezko botoa ematea.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari gaur eskainitako elkarrizketan, Lopezek Mariano Rajoyri ezezko botoa ematearen alde egin du, ezin baita ustelkeria kasu askotan nahasita dagoen alderdi bat 'zuritu', horren ustez. Gainera, balizko hirugarren hauteskundeei begira, abstentzioak PSOEri koherentzia emango liokeela uste du. Azkenean PSOEk Rajoyren inbestiduran abstentzioaren aldeko hautua egiten badu, sozialistek boto-diziplinari eutsi behar diotela eta diputatu guztiek abstentziora jo beharko luketela iritzi dio.
Alderdi sozialistaren krisiaz galdetuta, PSOEko idazkari nagusia aukeratzeko barne hauteskundeen ondoren hautagai bat egongo dela ziurtatu du Lopezek. Dena den, baztertu egin du bera hautagai izatea.
Eusko Jaurlaritza berriaz eta EAJrekin akordioa lortzeko aukerari dagokienez, Lopezek nabarmendu du bera beti akordioak egitearen aldekoa dela, baina Jaurlaitzan sartzeko aukera aztertu egin behar dela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa