09:44

Politika

paristik 100 km-ra

Frantziako zuloan 145 arma zeuden, eta 2004tik topatutako handiena da

agentziak

"ETAren egitura tekniko logistikoan triskantza izan da eta orain gaitasun gutxiago du", esan du Barne Ministerioak.

1:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako iparraldeko baso batean topatutako ETAren armategian 145 arma labur –pistolak eta errebolberrak– zeuden; beraz, 2004tik aurkitu duten zulorik handiena da. Oiseko departamenduko baso batean atzeman dute materiala, Pikardia eskualdean.

Barne Ministerioak ohar batean baieztatu duenez, 145 arma labur horietatik 70 errebolberrak eta 75 pistola automatikoak dira. Horiez gain, ehizarako 2 fusil, 130 kargadore eta munizioa eta beste elementu batzuk topatu dituzte bertan.

Bertan aurkitutako armak Sidam enpresan orain 10 urte egindako lapurretan ostutakoak dira, iturri horien arabera. Urte hauetan guztietan, Poliziak ETAren hainbat zulotan atzeman ditu lapurreta horretako armak, baina oraindik lapurtutako 350 horietatik 175 zeuden lokalizatu gabe.

Egitura tekniko logistikoa

Barne Ministerioaren arabera, operazioa "ETAren egitura tekniko logistikoan triskantza izan da eta orain gaitasun gutxiago du". Egitura honi egindako hirugarren kolpetzat dute azken hau, orain bi sortu zenetik. Izan ere, 2014an ETAk bere egitura "logistiko-militarra" bertan behera uzteko asmoa iragarri zuenean jarri zuten martxan beste hau, Ministerioak adierazi duenez. Horren harian,Biarritzen 2015ean atzemandako armak eta 2015eko uztailean egindako atxiloketak aipatu dituzte.

Negoziazioa

Ikertzaileen arabera, badirudi Espainiako Gobernuarekin eta Frantziakoarekin negoziatzeko erabili nahi zituztela arma horiek.

Fernandez Diaz

Bestalde, Jorge Fernandez Díaz Espainiako jarduneko Barne ministroak ostegun honetan esan du presoen edota ETAren esku dagoela sakabanaketa politika amaitzea. Horren arabera, aukera dute Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara hurbilduak izateko, baldin eta ETAtik bereizten badira. Halaber, espetxe-politika aldatzeko aukera aintzat hartuko litzateke, ETA disolbatzen denean.

Atzo bertan, armategia aurkitu ostean, Barne ministroak esan zuen "ETA erabat garaitua" dagoela eta jada disolbatzea dela aukera bakarra. "Disolbatuko balitz agerikoa da, modu orokor batean, espetxe politika berraztertuko litzatekeela", adierazi zuen.

Eskubideak "kontrapartidei lotuta" egotearen kontra azaldu da Etxerat

Etxeratek, bestalde, Barne ministroari galdetu dio noiztik dauden giza eskubideak kontrapartidei lotuta, eta sakabanaketa politikarekin bukatzea eskatu dute berriz ere.

Etxeratek uste du ministroaren hitzek agerian uzten dutela espetxe politika "txantaje egiteko objektutzat" hartzen dela, eta "mendekurako" erabiltzen dela. "Garaia da espetxe–politika honekin eta dispertsioarekin bukatzeko. Jada ez dago aitzakiarik", gaineratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena