23:14

Politika

Epaiketa

Gürtel auzian damutu diren hiru akusatuek PPri leporatu diote errua

Agentziak | Erredakzioa

Dirua Francisco Correak (sarearen ustezko buruak) eman ziela adierazi dute hirurek, eta kopuru horren parte bat Alderdi Popularraren hauteskunde-kanpaina finantzatzeko erabili zutela esan dute.

  • Jesus Sepulveda, Pozuelo de Alarcongo alkate ohia. Argazkia: EFE

    Jesus Sepulveda, Pozuelo de Alarcongo alkate ohia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gürtel auziagatik egiten ari diren epaiketan Justiziarekin kolaboratzeko asmoa dutela iragarri duten hiru akusatuek astearte honetan azaldu dutenez, Francisco Correak (Gürtel sarearen ustezko buruzagiak) Jesus Sepulvedari (Pozuelo de Alarcongo alkate ohia eta Ana Matoren senar ohia) eta Guillermo Ortegari (Majadahondako alkate ohia) dirua eman zien kontratu batzuen truke. Era berean, diru horren parte bat Alderdi Popularraren hauteskunde-kanpaina finantzatzeko erabili zela esan dute hiru akusatuek.

Gürtel auzian 1999 eta 2995 bitartean atzemandakoak epaitzen ari ditu Auzitegi Nazionalak. Guztira 37 pertsona jesarriko dira akusatuen aulkian, eta gaurkoa epaiketaren laugarren eguna izan da. Zehazki, Justiziarekin kolaboratzeko asmoa dutela adierazi duten hiru akusatuen txanda izan da: Alfonso Garcia Pozuelo, Constructora Hispanica enpresaren jabe ohia; Roberto Fernandez, Ogasun zinegotzi ohia Pozuelon; eta Jacobo Gordon, enpresaria.

Sepulveda Pozuelo de Alarcongo alkatea izan zen 2003tik 2005era bitartean, “Gürtel sareak finantzatu zuen hauteskunde-kanpaina bati esker” (100.000 eurokoa), Fernandezek azaldu duenez. “Hori, 80.000 biztanle besterik ez dituen udalerri batentzat kopuru neurrigabea da”, esan du Fernandezek.

2003ko hauteskunde-kanpainan, pertsona asko PPren egoitzara hurbildu zirela esan du Constructora Hispanica enpresaren jabe ohiak. Horren arabera, “dirua gutun-azaletan sartuta” zeramaten. “Sepulvedak behin baino gehiagotan esan zuen hauteskunde-kanpainaren parte gehiena Correak emandako diruari esker finantzatu zela”.

Alkatetza eskuratu zuenean, Ana Matoren senar ohiak udalerri horretan egiten ziren kontratu guztiak kontrolatzea lortu zuen. Gürtel sareari esker diru mordoa lortu zuen eskudirutan. Gainera, bidaiak, urtebetetze jaiak edota luxuzko produktuak ordaindu zizkioten bai berari, baita haren senideei ere.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren arabera, 1999 eta 2005 urteen bitartean, Gürtel sarearen eskutik “gutxienez” 668.391 euro jaso zituen Sepulvedak, eta kopuru horretatik, 449.017 euro eskudirutan eman zioten. Bestalde, 50.331 euro bidaietan eta bestelako zerbitzuetan eman zizkioten eta 111.000 euro alderdiaren gastuak ordaintzeko jaso zituen.

Epailearen aurrean deklaratu ostean, Fernandezek esan du Justiziarekin kolaboratzeko asmoa duela “behea jo” duelako.

Garcia Pozuelok Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak leporatzen dizkion delitu guztiak onartu ditu (Sepulvedari eta Correari dirua ematea kontratuen truke) eta Sepulveda tartean sartu du ere.

Deklaratzen azkena Gordon izan da, Guillermo Ortega (Majadahondako alkate ohia) tartean sartu duena. Majadahondan lursail bat erosteko Guillermo Ortegak 150.000 euro eskudirutan eman zizkiola esan du Gordonek. Negozio horretan, Correak 300.000 euro jarri zituen, gaineratu du.

Epaiketa ostegunean jarraituko du Madrilen eta, jarraian, Francisco Correaren txanda izango da.

anda izango da.

anda izango da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena