12:08

Politika

Eusko Legebiltzarra

EAJk bi kide izan ditzake Legebiltzarreko Mahaian

Agentziak | Erredakzioa

EH Bildu, Podemos eta PSE alderdiek ordezkari bana izango lukete, eta PPk bat ere ez.

  • Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

    Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk Eusko Legebiltzarreko Mahaiko bost postuetatik bi lor ditzake legegintzaldi honetan; EH Bildu, Podemos eta PSE-EE alderdiek, berriz, ordezkari bana izango dute, eta PPk bat ere ez.

Radio Euskadin Joseba Egibar jeltzaleak azaldu duenez, datorren astean aurkeztuko dituzte legebiltzar-egiaztagiriak. Hala, EAJk lortutako 28 eserlekuak direla eta, ordezkaritza horri dagokion logika ezartzea eta Legebiltzarreko Mahaian bi toki izatea eskatu du. Aurreko legegintzaldian 27 legebiltzarkide zituztenean ere bi jeltzale izan zirela gogoratu du.

Epeei dagokienez, 15 egun barru lehen osoko bilkura egingo dutela esan du, Legebiltzarra eratzeko. Taldeen bozeramaleak eta Mahaia izendatu ondoren, azaroaren hirugarren asterako lehen inbestidura saioa egitea espero dutela iragarri du.

Bestalde, Iker Casanova (EH Bildu) eta Lander Martinez (Podemos) legebiltzarkideak Ganberako proportzionaltasuna errespetatzearen alde agertu dira. Horren arabera, PPk, boto gutxien izan dituen taldea izanik, ez luke ordezkaririk izan behar.

Jose Antonio Pastor PSEko ordezkariak "Mahaiaren banaketa taldeen ordezkaritzarekin bat etortzeko ahalegina egitea" eskatu du.

Borja Semper PPko legebiltzarkideak, aldiz, banaketa horretatik kanpo geratzea salatu du, hauteskundeetan PSEren eserleku-kopuru bera lortu arren; beraz, talde bakoitzak kide bana izan beharko lukeela defendatu du, salbuespenik egin gabe.

Eusko Jaurlaritza osatzeko negoziazioen bigarren bilera-sorta

Eusko Jaurlaritza adosteko negoziazioetan, PSEk eta EH Bilduk zer lehenetsiko duen galdetu diote Andoni Ortuzarren alderdiari, bigarren bilera-sorta hasi aurretik: sozialisten agenda soziala edo abertzaleek estatus politiko berri baterako egin nahi duten bidea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena