Politika
Eusko Jaurlaritzak, 80 urte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzaren 80 urteurreneko ospakizun ekitaldian, Jose Antonio Agirrek zuen 'elkarlanerako eta akordiorako' borondatea azpimarratu du lehendakariak.
Albisteak (2)
Gaur 80 urte osatu zen lehenengo Eusko Jaurlaritza eta Jose Antonio Agirrek 32 urte zituela zin egin zion lehendakari karguari, Gernikako arbolaren aurrean. Gerra Zibila hasi eta sei egunera osatu zen gobernu hura. Urteurrena gogoratzeko, ekitaldi berezia egin dute Gernikan, bost lehendakari bertan zirela.
Irudi hura, eta gizon eta emakume haiek, gogoratu nahi izan dituzte gaur. Argazkia errepikatu du egungo Jaurlaritzak; musikaren, dantzaren eta antzerkiaren bidez, orduko gobernu osaketa irudikatu dute.
Iñigo Urkullu lehendakariak hartu du hitza, eta Agirreren "elkarlanerako eta akordioarako" borondatea azpimarratu du. Ideologia ezberdinetako alderdiak batzeko egin zuen ahalegina ekarri du gogora, Gobernua orduko "aniztasunaren" ispilu bilakatuz. Espiritu hura egungo egoera ekartzeko premia azaldu du Urkulluk. Lehendakariak herria eraikitzen jarraitzeko borondatea berretsi du, autogobernuaren hitzarmen izaera eguneratuz.
"Duintasun-eredua"
Lehen Euskal Gobernu hark islatzen zituen elkarrizketarako, akordioetarako eta emandako hitza betetzeko baloreekin bat egiten dutela adierazi du Urkulluk. "Humanismoan eta etikan oinarritutako gobernua abiatu zuen Agirrek, askatasunari eta demokraziari estuki lotuta. Gobernu ona, duintasun-eredua", esan du.
Horrez gain, "kompromezu soziala, jarrera berritzailea, nazioarteko ikuspegia, eta Europa berri baten eraikuntzan parte hartzeko borondatea" azpimarratu ditu.
Orobat, elkar ulertu eta leial izateko apustuaz gain, "Agirrek desberdinen arteko Gobernu anitza" eratu zuela gogoratu du: "elkarkidetza eta akordiotik abiatuta, aurrera egiteko eredua" orduan bezain beharrezkoa gaur egun ere Euskadin.
"Herriari laguntzea eta herria eraikitzea da gure bokazioa, hitzartutako autogobernuaren jatorria eguneratzea; gure tradizio foralarekin bat egiten duen prozedura, azken batean", gaineratu du lehendakariak.
Azkenik, autogobernurako sistema berezi eta propioa sendotzeko eta Euskadi indartzeko beharra defendatu du, Europa eraikitzen jarraitu eta Basque Country munduan barrena islatzeaz gain.
islatzeaz gain.islatzeaz gain.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa