Politika
Galdeketa
Agentziak | Erredakzioa
Estatuaren bermearekin edo bermerik gabe independentziaren inguruko galdeketa egitea onartu dute.
Kataluniako Parlamentuaren bozketaren irudia.EITB
Kataluniako Parlamentuak 2017rako independentziaren inguruko erreferenduma egitea onartu du, Estatuaren bermea izan edo ez.
Junts pel Sí eta CUP alderdiek aldeko botoa eman dute eta Catalunya Sí que Es Pot, berriz, abstenitu egin da. PSCk kontrako botoa eman du eta C's eta PPC alderdietako ordezkariek, berriz, ez dute botorik eman, eta eskuak altxatu dituzte, protesta gisa.
Hala, JxSí eta CUPen 72 diputatuen gehiagoarekin egin du aurrera ekimenak eta, horren arabera, erreferenduma ''loteslea'' izango da. 2017ko irailean egingo da, ''beranduen'', Estatuarekin akordioa lortuta edo ez.
Ebazpenak jasotzen duenez, ''espainiar Estatuko Gobernuarekin akordio politikorik ez balego'' ere erreferenduma egiteko konpromisoari eutsiko zaio, independentziaren inguruko galdera ''argi'' batekin eta ''bi erantzunekin''.
Abstentzioa
Cataluña Sí que Es Pot (CSQP) alderdiak abstentzioaren alde egin du, baina Jessica Albiach diputatuak ''oso argi'' utzi nahi izan du ez bere taldea ez dagoela ados Kataluniako Gobernuaren ibilbide-orriarekin; horren harian, berretsi du galdeketa ''eraginkor'' baten alde daudela, ''bermeduna eta aitorpena duena''.
Protesta
C's eta PPC alderdiek subiranotasun-ebazpen horiek berriz aztertzea eskatu du diote Kataluniako Parlamentuko mahaiari, argudiatuta Auzitegi konstituzionalak jada bertan behera utzitako ekimenak garatzen dituztela. Mahaiak, baina, ez ditu C's eta PPC alderdiek eskaerak onartu.Ondorioz, protesta gisa, C's alderdiko parlamentari guztiek eta PPCko hainbat diputatuk eskuak altxatu dituzte, zabalik, agerian uzteko ez zutela botorik eman behar.
PSCk ere eskatu dio Mahaiari ebazpen horiek berraztertzea, eta ezezkoaren aurrean kontrako botoa eman dute.
Ogasuna
Gaur onartutako beste ebazpen batean jasotzen denez, Generalitatea antolaketa lanean hasi behar da zerga guztiak kudeatzeko, ''Kataluniako Ogasunaren bitartez''.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa