15:29

Politika

Auzitegi Konstituzionala

Konstituzionalak Forcadellen kontra egiteko eskatu dio Fiskaltzari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako parlamentuko presidenteari erantzukizun penala eskatzea nahi du, bere aginduak ez betetzeagatik.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak gehiengoz erabaki du Fiskaltzari eskatzea Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidentearen kontrako zigor arloko prozedura zabaltzeko, bere aginduak ez betetzeagatik.

Konstituzionalak gertaeren berri eman dio Fiskaltzari eta, baldin eta egoki ikusten badu, Carme Forcadellen aurkako zigor prozedura hastea eskatu dio.

Abuztuaren 1ean Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren ondorioa da gaur ezagutzera emandako ebazpena. Orduan Auzitegi Konstituzionala osatzen duten hamaika magistratuek bertan behera utzi zuten "deskonexio prozesua" abiatzeko Kataluniako parlamentuak onartutako ebazpena eta, gauzatuz gero, Espainiako Gobernuak eskatutako neurriak hartzeko lehendabiziko pausoa eman zuen; hala nola, isunak ezartzeko edota ardura dutenen kontrako prozedura penala abiatzeko.

Forcadelli dagokionez, Konstituzionalak uste du azken aldiko gertaera segidak agerian utzi duela Kataluniako parlamentuak "Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak ez betetzeko" asmoa duela.

Konstituzionalaren abisuei muzin eginda eta Parlamentuko bi talderen eskariz, Prozesu Eratzaileari buruz ikerketa batzordeak egindako txostena eguneko gai zerrendan sartzea eta bozkatzea onartu zuen Carme Forcadellek.

Magistratuen esanetan, Carme Forcadellek Auzitegi Konstituzionalaren aginduari entzungor egin zion.

Bestalde, Kataluniako bide orria baliogabetu eta Konstituzioaren aurkakoa dela ebazteaz gain, Konstituzionaleko osoko bilkurak adostu du pertsonalki helaraziko diela hartutako erabakia Parlamentuko presidenteari, Parlamentuko Mahaiko gainerako kideei eta idazkari nagusiari, Generalitateko presidenteari zein Generalitateko gainerako kideei. Gainera, agindua ez betetzeak ondorioak izan ditzakeela ohartarazi die.

ohartarazi die.

ohartarazi die.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena