Politika
Epaiketa
Agentziak | Erredakzioa
Epaiketa baliogabetzea eskatu duten akusatuekin bat egitea erabaki du Alderdi Popularrak. Salaketen “zehaztasun” falta dela eta, “erabateko defentsa-gabezia” argudiatu du PPren abokatuak.
Luis Barcenas 37 akusatuen artean dago Gürtel auzian. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Asteazken honetan, Gürtel auziaren epaiketa bertan behera uztea eskatu zuten akusatuekin bat egin du Alderdi Popularrak. Epaiketaren bigarren egunean, Majadahonda eta Pozuelon (Madril) ustez egindako delituetan “zehaztasun falta” salatu du PPren abokatuak, eta Fiskaltzak leporatutako delitu horien aurrean “erabateko defentsa-gabezia” argudiatu du.
Fiskaltzak alderdiari leporatzen dizkion delitu guztiak ukatu ditu Jesus Santos Alderdi Popularraren abokatuak, eta salaketa horiek “huts egite desegokiak” direla adierazi du. Izan ere, salaketa horiek akusatuen eserlekuan 37 akusatuen artean jesarrita egotera behartu dutela gaitzetsi du Santosek.
Ildo horretatik, alderdiak ez zuela azpijoko horren berri azpimarratu du Santos abokatuak. Gainera, Fiskaltzak egindako salaketa kritikatu du, izan ere, Madrilgo bi udalerri horietan PPk 250.000 euro baino gutxiagoko etekina lortu zuela dio Fiskaltzak, baina ondorio horretara nola heldu diren ez dutela azaltzen dio Santosek.
Gauzak horrela, Santos abokatuak bat egin du Gürtel auziaren epaiketa bertan behera uztea eskatu duten akusatuen defentsekin. Tartean, Luis Barcenas dago, PPren diruzain ohia. Horien arabera, auzia agerian utzi zuen grabazioak legez kanpo egin ziren, baita Baltasar Garzon epaile ohiak (auziaren instrukzioa berak hasi zuen) onartu zituen entzuketak ere.
Bestalde, Ana Mato Osasun ministro ohiaren defentsak ez du inolako alegaziorik aurkeztu. Kasu horretan, bere senar ohiari eta berari urtebetetze jaiak eta bidaiak ordaindu zizkieten, Jesus Sepulveda (bere senar ohia) Pozueloko alkatea zenean.
Gaurkoa epaiketaren bigarren eguna izan da, eta akusatuetako eserlekuan eseri diren 37 auzipetuetatik lauk Fiskaltzarekin akordioren bat lortu dutela argi geratu da, ez baitute inolako alegaziorik aurkeztu.
Era berean, Francisco Correaren inguruko iturriek azaldu dutenez, Gurtel sarearen buruak Justiziarekin kolaboratzeko asmoa du, ahal dela akordioren bat lortzeko eta berarentzat eskatu duten zigorra murrizteko asmoarekin. Izan ere, Correarentzat 125 urteko kartzela-zigorra eskatu du Fiskaltzak (Gürtel auzian zigorrik altuena da hori).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa