16:02

Politika

Ipar Euskal Herria

Paueko Auzitegiak atzera bota du elkargo bakarraren kontrako helegitea

EITB.EUS

Horrenbestez, Ipar Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuko duen lehen instituzioa sortzeko prozesuak aurrera jarraituko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren aurka zenbait alkatek eta hautetsik jarritako bi helegiteak, erakunde hori eratzeko prozesua legezkoa izaten ari dela ondorioztatuta.

Ipar Euskal Herriko udalen % 70ak eta biztanleen erdiak baino gehiagok babestu zuten elkargo bakarra sortzea, hau da, Frantziako Gobernuak instituzio hori sortzeko ezarri zituen bi baldintzak bete ziren, baina egitasmoaren kontrakoek auzitegietara jo zuten.

Elkargoa legez kanpoko prozesu baten bidez sortzen ari zirela eta egitura neurrigabea izango zuela salatu zuten. Alabaina, epaitegiak atzera bota ditu argudio horiek eta, beraz, elkargo bakarra 2017ko urtarrilaren 1ean abiaraziko dute, aurreikusita zegoen moduan.

Parte-hartze prozesu luze baten ostean erabaki zuten Ipar Euskal Herriko hautetsi eta herritarrek lurralde osoa aintzat hartuko duen lehen instituzioa eratzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena