20:51

Politika

Krisia PSOE-N

Pedro Sanchezek dimititu egin du PSOEko idazkari nagusi gisa

Agentziak | Erredakzioa

Primarioak eta berehalako kongresua deitu ala ez erabakitzeko bozketa galdu ostean, PSOEren orain arteko idazkari nagusiak dimisioa eman du.

  • Pedro Sanchez, PSOEko idazkari nagusi ohia. Artxiboko argazkia: EiTB

    Pedro Sanchez, PSOEko idazkari nagusi ohia. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchezek dimisioa eman du gaur batzorde federalaren aurrean ezohiko kongresua egiteko bozketa galdu eta gero. 132 ordezkarik kontra egin dute eta 107k aldiz, Sanchezen proposamenaren alde.

Idazkari ohiaren azken diskurtsoan PSOEren batasunari egin dio erreferentzia eta, era berean, ezohiko kongresuaren proposamena egin behar izan zuela adierazi du, izan ere, bere ustez Idazkari Nagusiaren papera ezbaian jartzen hasi zen alderdiaren barruan.

Bestalde, batzorde federalaren aurrean egindako proposamena PSOEk gobernu bat osatzeko aukera politikoa aztertzeko izan dela adierazi du. “Zoritxarrez ezin izan genuen lortu aurreko legegintzaldian”, gaineratu du.

"Alderdiarentzat funtsezkoak diren bi gai hauek militanteek erabaki behar dutela pentsatzen jarraitzen dut, oraindik denbora badago", azpimarratu du Sanchezek.

Azkenik, PSOEren idazkari nagusia izatea beretzat ohorea izan dela adierazi du eta exekutibo berriarekin leiala izango dela azpimarratu nahi izan du.

"Garrantzitsuena hitzari eustea da"

Geroago, hedabideen aurrean, Sanchezek atzo esandakoa ekarri du gogora, eta berak ezin dezakeela "kudeatu" babesten ez duen erabaki bat, bere gurasoek erakutsi baitzioten "garrantzitsuena hitzari eustea" dela.

Horrenbestez, gaur arratsaldean egindako bozketan izandako "kontrako emaitza ikusita", bere zuzendaritzak eta berak dimisioa aurkeztu dute, nahasmenez betetako egun baten ostean. Sanchezek berak ere onartu egin du bere alderdiak "eztabaida beroa" bizi izan duela gaurkoan.

Ondoren, PSOEren militanteei dei egin die, "benetako sozilistei, karneta izan zein ez izan", gaur, "inoiz baino gehiago" harro egon daitezen alderdian militatzeagatik.

Eta harrotasun horixe aipatu du PSOEren zuzendaritza organoak izendatuko duen Batzorde Kudeatzaileak bere "babes leiala" izango duela hitz emateko, alderdiari berak beti eskatu dion bezalakoa, eta, "zorionez, askotan jaso duena".

Talde kudeatzailea

PSOEko Batzorde Federaleko kideak lanean jarraitzen dute hurrengo kongresura iritsi bitartean alderdia zuzenduko duen batzorde kudeatzailea eratzeko. Javier Fernandez Asturiaseko presidenteak zuzenduko du batzorde hori.

Asmoa da 8 edo 9 kide izango lituzkeen batzorde horretan aurka dauden bi sektoretako kideak ordezkatuta egon daitezela, baita lurraldekako ordezkaritza egokia egon dadila ere.

Rajoyren inbestidura ala hirugarren hauteskundeak?

Sanchezek proposatzen zuen ordezko gobernua behin baztertuta, PSOEk gaur eratutako batzorde kudeatzaileak hogei eguneko epea dauka erabakitzeko Mariano Rajoyk goberna dezala ahalbidetuko duen edota hirugarren hauteskundeak egotea behartuko duen.

Sanchezen aurkako baroiek orain arte izandako jarrerak ikusita, aukera dago Parlamentuaren babesa eskuratzeko bidean Rajoyk behar adina babes izateko.

Hori horrela, gobernua egongo den ala ez erabakitzeko epea urriaren 31n amaitzen da, data horretan automatikoki deituko baitira hauteskunde berriak inork inbestidura lortu ezean.

Horrenbestez, 30 egun geratzen dira ordura arte, baina batzorde kudeatzaileak bere erabakia aurretik hartu beharko du; epea azkeneraino agortuz gero, ezin izango baita inbestidura-saiorik egin.

"Sanchez primarioetara aurkeztuko da"

Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen esanetan, PSOEko idazkari ohiak jakinarazi omen dio berriz aurkeztuko dela bere alderdiko primarioetara.

Hala plazaratu du Revillak La Sexta kateari egindako elkarrizketa batean. Revillaren arabera, telefonoz hitz egin du Sanchezekin hark PSOEko idazkari nagusi gisa dimisioa eman ostean, eta adierazi dionez "primarioetara aurkeztuko da".

"Pedro Sanchezekin hitz egin dut bere dimisioaren ostean, eta primarioetara aurkeztuko dela esan dit", azaldu du Revillak. Horrez gain, PSOEn gertatutakoa "goragotik" datorrela gaineratu du.

a gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena