13:42

Politika

Emaitzen balorazioa

Gobernua azaroaren amaierarako osatuta egotea espero du Erkorekak

Agentziak | Erredakzioa

PSOEren barne egoerak negoziazioak ez baldintzatzea espero du Jaurlaritzako jarduneko bozeramaileak.

  • Erkoreka, bere agerraldian. Argazkia: @jerkoreka

    Erkoreka, bere agerraldian. Argazkia: @jerkoreka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irailaren 25eko hauteskundeen ondotik osatu beharreko gobernua azaroaren bigarren hamabostaldirako prest egotea nahiko luke Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaileak. Jaurlaritzako kideek gobernu bilera egin dute astearte honetan, eta epe hori "arrazoizkoa" dela iritzi dio bileraren ostean emandako prentsaurrekoan.

Erkoreka EAEko hauteskundeen emaitzekin pozarren agertu da, azken lau urteetan egindako lanari herritarrek emandako "bermea" direlakoan. Horren aburuz, hauteskunde ondorengo "akordio aukerak oso argi daude", baina alderdiei dagokie orain horiek aztertzea.

Erkorekaren iritzian, EAJk jasotako botoak "ildo berean lanean jarraitzeko babesa" dira Jaurlaritzarentzat, eta horri eutsiko diotela azpimarratu du; hau da, "ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea" izango duela helburu.

Bozeramaileak azpimarratu duenez, gobernu berria azaroaren bigarren hamabostaldirako osatuko balitz, 2017ko aurrekontua aurkezteko eta onartzeko aukera izango lukete urte hasieran. Hori horrela, epe hori "zenzuzkoa" dela esan du.

Aitzitik, gogorarazi du alderdiek ez dituztela negoziazioak hasi, eta duela lau urte izandako esperientziak "balio dezakeela edo ez". "Ikusi beharko dugu", erantsi du.

Gobernu akordioa egiteko zein alderdi lehenesten duen galdetuta, alderdien arteko elkarrizketak datorren astean hasiko direla adierazi du, eta Jaurlaritzak "horien arabera" jardungo duela. Erkorekaren ustez, "hauteskundeen osteko akordio aukerak argi daude".

Sozialisten barne egoera hizpide, Erkorekak esan du Jaurlaritzaren "egitekoa eta borondatea" ez dela "alderdien barne prozesuetan" nahastea, eta "errespetua" agertu die mugimenduoi.

Dena dela, egoera horrek gobernu berriaren osaketa ez baldintzatzea espero duela esan du. Horren esanetan, "ahal den neurrian, herritarren beharrei lehentasuna eman behar zaie, bestelako faktoreak bazter utzita".

".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena