Politika
Barne eztabaida PSOE-n
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Sanchezek ohartarazi du ez duela dimitituko, eta Susana Diazek iradoki du lidergoa lehiatuko diola.
Pedro Sanchez eta Susana Diaz. EiTB
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Batzorde Federalak urriaren 1ean egitekoa duen bileran erabakitzen dela erabakita, PSOEren buruzagitzan jarraitzeko asmoa duela berretsi du gaur Pedro Sanchezek. Erakundeak urriaren 23an egin asmo dituen barne hauteskundeak egiteko proposamena baztertuta, Sanchezek ez luke dimisioa emango, "ezta pentsatu ere", erantsi du.
Espainiako gobernagarritasunaren negoziazioetan, eta, batez ere, EAEn eta Galizian sozialistek jasotako emaitzen ondotik, ahots kritiko ugari azaldu dira PSOEren baitan. Horiei denei azkenera iristeko asmoa duela esan die Sanchezek.
Cadena Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan, irmo mintzatu da buruzagi sozialista. Barne hauteskundeak "erantzukizun politikoz" deitu dituela nabarmendu du, eta kritikoei "euren proposamena eta konponbidea zein den" zehazteko eskatu die.
Harago jo du Sanchezek, eta honakoa galdetu die kritikak egin dizkiotenei: "Zergatik aipatzen dute 'gogoeta' hitza, 'abstentzioa' esan nahi dutenean?"
Sanchezen hitzetan, "PSOEren buruzagi naizen aldetik, babesten ez dudan erabaki bat ezin dut kudeatu, hori ezin didate inposatu".
Deitoratu duenez, PSOEren baitan azken lau urteotan egon den "ahots aniztasunak eman duen sentsazioa da ez dagoela aginte bakarra, ez dagoela ahots bakarra".
PSOEren buruzagian ustez, "agerikoa" da ez duela harreman ona alderdiko presidente autonomikoekin, Felipe Gonzalez eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiekin edota Alfredo Perez Rubalcaba eta Carme Chacon buruzagiekin. Haren aburuz, militanteei eman behar zaie hitza, PSOEn dagoen eztabaida "sakona" konpon dadin.
Testuinguru honetan, Susanda Diaz Andaluziako presidenteak onartu egin du Sanchezen hordagoa, eta iradoki du PSOEko Idazkaritza Nagusirako lehian sar litekeela.
Cadizen egindako ekitaldi batean, Diezek esan du onartu egingo duela aurrerapausoa ematea baldin eta eskatzen badiote.
“Egongo naiz alderdikideek nahi nauten lekuan, aurrean edo atzean”, laburbildu du.
Diez ez ezik, zenbait presidente autonomiko ere Sanchezen asmoen aurka agertu dira.
Horren ildotik, Javier Fernandez asturiarrak adierazi du orain PSOEren Batzarra deitzea “lekuz kanpo” dagoela, eta Javier Lamban aragoiarrak eta Ximo Puig valentziarrak aurreratu dute planen aurka bozkatuko dutela.
Talde parlamentario sozialistan ere zatiketa da nagusi. Gaur ateak itxita egindako bileran, 15 agerralditik 11k idazkari nagusi sozialistari ezetz esateko izan dira.
Eduardo Madina eta Odon Elorza euskal diputatuak ere aurka daude. “Lotsa ematen dit herritarren aurrean egiten ari garenak”, esan du Donostiako alkate ohiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa