Politika
Bartzelona
agentziak | erredakzioa
Gobernu alternatiboa osatzeko eta oposiziora joan behar duela esaten diotenei muzin egiteko eskatu dio PSCren buruak PSOEren idazkari nagusiari.
Albisteak (2)
Miquel Iceta PSCren idazkari nagusiak gobernu alternatiboa egiten saiatzeko eta alderdiaren barruan oposiziora joateko eskatzen diotenei muzin egiteko eskatu dio Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiari: "Eutsi presioari, Rajoyrengandik eta PPtik libra gaitzazu, Jainkoarren!".
"Zurekin gaude, % 100ean zure ondoan, gure itxaropena zara", esan du Icetak Pineda de Gavan (Bartzelona) egindako Festa de la Rosa ekitaldian, PSCk urte politikoa hasi ohi du jai horrekin eta 15.000 kidek egin dute bat ekitaldian, antolatzaileen arabera. Gainera, Nuria Parlonek eta Icetak elkarrekin egiten duten ekitaldia da, biek primarioetara joko zutela iragarri zutenetik.
Era berean, babesa helarazi die Euskadiko eta Galiziako sozialistei, gaur, igandea, hauteskunde autonomikoak egingo baitituzte: "Espero dut gogoeta egitea, orain aldaketa gauzatzea komeni delako, orain sozialismoa komeni da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa