Politika
Hauteskunde ostekoa
agentziak | erredakzioa
Alderdiaren aginte nagusiak hartzen duen jarrera erabakigarria izango da gobernua osatzeko aukerak irekitzeko edo ixteko.
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
PSOEren Batzorde Federala, alderdiaren aginte erakunde nagusia, urriaren 1ean bilduko da Gobernuaren blokeo egoera aztertzeko eta hauteskundeak errepikatzea saihesteko aukeren inguruan hitz egiteko, Ferrazeko iturriek jakitera eman dutenez.
Deialdiaren berri izan aurretik, alderdiko hainbat buruzagik, tartean Guillermo Fernadez Varak, Susana Diazek eta Emiliano Garcia-Pagek, egungo egoera politikoari irtenbidea emateko barne eztabaida abiatzea eskatu dute.
Alderdiaren aginte nagusiak hartzen duen jarrera erabakigarria izango da gobernua osatzeko aukerak irekitzeko edo ixteko.
Ferrazen deialdia, gainera, EAEko eta Galiziako hauteskundeen aurretik iritsi da, baina Batzorde Exekutibo Federala izango da deialdi ofiziala egingo duena, datorren astelehenean.
Zalantza nagusia da Sanchezek Batzorde Federalari inbestiduran aurkezteko asmoa helaraziko dion ala ez. Azken egunotan Podemos eta Ciudadanosekin jarri da harremanetan, Rajoy bidetik kentzeko Gobernua osatzea beharrezkoa dela defendatzeko.
Horren aurrean, Susana Diazek argi utzi du PSOEren lekua oposizioa izan beharko litzatekeela, zeren "85 diputaturekin ezin da gobernatu".
Batzorde Federala uztailaren 9an elkartu zen azkenekoz, eta sozialistek berretsi egin zuten Mariano Rajoyri inbestiduran ezezkoa ematea.
Aldi hartan ez zuten ebazpenik onartu, horregatik, abenduaren 28an onartutakoari eutsi zioten. Horren arabera, PPri babesik ez ematea eta alderdi independentistekin eta autodeterminazio erreferendumak babesten dituztenekin ez negoziatzea erabaki zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa