13:13

Politika

A9ko galdeketa

Mas, Rigau eta Ortega epaituko dituela berretsi du Auzitegi Nagusiak

Agentziak | Erredakzioa

Defentsak aurkeztutako helegiteak baztertu ditu Kataluniako Auzitegi Nagusiak, eta ustezko desobedientzia eta prebarikazioagatik epaituko dituela berretsi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salak berretsi duenez, 2014ko azaroaren 9ko galdeketagatik Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigau (Kataluniako presidente, presidenteorde eta Hezkuntza kontseilari ohiak, hurrenez hurren) akusatuen aulkira bidaliko ditu, ustezko desobedientzia eta prebarikazioa egotzita.

Auzitegiak baztertu egin ditu defentsaren helegiteak, instrukzio epaileak emandako ebazpena zuzenbidearen araberakoa dela argudiatuta.

Hori horrela, ekainean kaleratutako autoa egokia dela nabarmendu du, eta buruzagi politikoak epaitu egingo dituela berretsi. Epailearen arabera, hirurek ustezko desobedientzia eta prebarikazioa egin zuten galdeketa antolatuta.

Orain, euren kalifikazio-idazkiak aurkeztu beharko dituzte Fiskaltzak eta gainerako akusazioek.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena