Politika
Agiria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal preso politikoen kolektiboak nabarmendu duenez, "zenbat eta boto independentista gehiago, orduan eta indartsuagoa izango da euskal preso politikoen askatasunaren aldeko indarra".
EPPK euskal preso politikoen kolektiboa. Argazkia: EFE
EPPK euskal preso politikoen kolektiboak EH Bilduren aldeko botoa eskatu du, irailaren 25ean EAEn egingo diren hauteskundeetarako. "Zenbat eta boto independentista gehiago, orduan eta indartsuagoa izango da askapen prozesua eta euskal preso politikoen askatasunaren aldeko indarra", esan du EPPK-k. Gainera, "espetxeak husteko" asmoz, barne-eztabaida iragarri du.
Igande honetan Gara eta Berria kazeten bidez zabaldutako agirian presoen kolektiboak adierazi duenez, barne-eztabaidari eutsiko dio kolektiboak: "Egindako ahalegina handia izan arren, EPPK osatzen dugun kideok ezin izan genuen nahi moduan parte hartu Abian prozesuan. Horretxegatik mantentzen gaituzte bahituta, sakabanatuta eta deserrian".
Gainera, "kartzela bakoitzeko egoera muturrekoei eta kide bakoitzaren beharrizanei egoera berri honetan nola heldu ere aztertu beharko dugu. Guztia, sostengu ditugun senide eta herritarrekin bat kartzelak husten jarraitzeko helburuz".
Azkenik, EPPK-k salatu duenez, "urtetan, 'normalizazio demokratikoaren' aldekoak ezker abertzaleak instituziotan parte har zezan tematzen ziren. Azken aspaldian, ordea, ezker independentistaren presentziak traba egiten die". Horren aurrean, "EPPK-k ere dei egiten die EAEko herritar independentista eta ezkertiarrei EH Bilduri boza ematera".
boza ematera". boza ematera".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa