17:12

Politika

Diadaren atarian

Margallo: 'Espainiako zatiketak ez luke atzera-bueltarik izango'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atzerri Gaietarako jarduneko ministroak adierazi duenez, "Espainiak pairatutako erronkarik handiena da Kataluniakoa".

  • Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri Gaietarako jarduneko ministroa, Donostian. Argazkia: EFE

    Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri Gaietarako jarduneko ministroa, Donostian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri Gaietarako jarduneko ministroak ohartarazi duenez, "Espainiak duen erronkarik handiena da Kataluniako auzia". Haren hitzetan, "krisitik atera gaitezke, eraso terrorista gainditu dezakegu, baina Espainiako zatiketak ez luke atzera-bueltarik izango".

Kataluniako Diadaren bezperan egin ditu adierazpen hauek Margallok, Donostian izandako Euskadiko PPren hauteskunde-ekitaldi batean, Alfonso Alonso PPko lehendakarigaiarekin batera.

Margallo Atzerri ministroaren aburuz, jarduneko Gobernuak "lanean jarraitzen du", Kataluniako prozesu subiranoaren aurka, "esku bat sorbaldari helduta duela".

Kataluniak edo Euskadik bere kabuz euren independentzia aldarrikatuz gero, "ez dute Estatu-aitorpena lortzeko aukera bat ere", Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan 15 bozatik 9 aldeko beharko luketeelako. "Imajinaezina da Segurtasun Kontseiluak onartzea aldebakarreko independentzia-aitorpen bat", azpimarratu du ministroak, tentsio nazionalistak ere pairatzen dituzten zenbait herrialdek hori blokeatuko luketeelako, haren ustetan.

Katalunia independente batek ez luke nazioarte mailan inolako aitorpenik lortuko, eta Europar Batasunatik kanpo geratuko litzateke. Eta horrek "isolamendua eta pobrezia ekarriko lituzke", Margalloren iritzian.

loren iritzian.

loren iritzian.

loren iritzian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena