06:52

Politika

I-11

Puigdemont Diada eguneko ekitaldietako batean izango da

agentziak | erredakzioa

Lehen aldiz egongo da Kataluniako presidente bat independentistek Diadarako prestatutako ekitaldietan, Artur Masek ez baitzuen inoiz horrelakoetan parte hartu. Salten izango da Puigdemont.

  • Kataluniako presidentea, Palau Sant Jordin. Artxiboko irudia: EFE

    Kataluniako presidentea, Palau Sant Jordin. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea ANCk (Kataluniako Biltzar Nazionala) eta Omnium Culturalek irailaren 11rako Salten independentziaren alde deitutako manifestazioan izango da, Kataluniako Gobernutik Eferi baieztatu diotenaren arabera.

Salt (Girona) herria aukeratu dute irailaren 11ko manifestazioa egiteko, eta baita Bartzelona, Tarragona, Lleida eta Berga (Bartzelona) ere.

Puigdemontek (Gironako alkatea izan zen presidente izan arte) Salt aukeratu du aldarrikapenarekin bat egiteko, izan ere, Gironako hiriburuaren ondoan dago, eta immigrazio handiko hiria da. Puigdemonten iritzian, udalerri horrek "Kataluniaren izaera integratzailea, bizikidetzaren aldekoa", erakusten du.

Hala, Artur Masek aurreko urteetan ez bezala, Kataluniako egungo presidenteak urtero egiten den manifestazio horrekin bat egitea erabaki du. Masek bere karguaren izaera instituzionala bereizi nahi izan zuen, eta horregatik ez zuen parte hartu presidente gisa.

t="utf-8">

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena