15:08

Politika

EAEko hauteskundeak

EH Bilduren 'ahots eta irudi' izango dela esan du Otegik

agentziak | erredakzioa

"Argi daukat datozen hauteskundeetan ere nire parte hartzea saihestea dela Estatuaren helburua", esan du Arnaldo Otegik.

1:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegik jauntxokeritzat jo du Auzitegi Konstituzionalak bere babes helegitea atzera bota izana, eta irailaren 25eko hauteskundeetarako lehendakarigai izan ez arren, EH Bilburen "ahots eta irudi" izaten jarraituko duela esan du.

EH Bilduren Miren Larrion (Arabako), Maddalen Iriarte (Gipuzkoako) eta Jasone Agirre (Bizkaiko) zerrendaburuez babestuta agertu da gaur ezker abertzaleko buruzagia, Konstituzionalak Otegiren babes helegitea atzera bota eta bozetan aurkezteko aukera erabat itxi ostean.

Halaber, prentsaurreko-ekitaldian Peio Urizar (EA), Rebeka Ubera (Aralar) eta Oskar Matute (Alternatiba) EH Bildu koalizioko alderdietako kideak izan dira.

"Normaltasunez jarraituko dut hauteskunde kanpainan parte hartzen. EH Bilduren ahots eta irudi izaten jarraituko dut alderdiko oinarriek horrela erabaki dutelako eta hori Auzitegi Konstituzionalak ezin du ekidin", azaldu du Otegik.

Irailaren 25ean normaltasunez bozkatzera joateko deia egin die Otegik alderdiko oinarriei, eta emaitzak lagun badira, inbestidura ekitaldirako "hautagaia" aurkeztuko dutela iragarri du. Dena den, Otegik ez du argitu erantzukizun hori nori egokituko zaion.

"Argi daukat datozen hauteskundeetan ere nire parte hartzea saihestea dela Estatuaren helburua", esan du Otegik. Izan ere, bere inhabilitazioa 2021ean bukatuko da, nahiz eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak oraindik 'Bateragune' auziaren inguruko epaia eman behar duen.

Hautagai izateko eskubidea egikaritzeko inhabilitazio bereziak bera hautatua izatea saihesten duela onartu du, baina kargu publikorako debekua ez duela ezartzen esan du. Hortaz, txantxetan esan du Eusko Jaurlaritzako sailburua izan daitekeela datorren legealdian.

Hori horrela, hauteskundeetan hautagai ez izateari garrantzia kendu dio, eta Legebiltzarrean bera ez egon arren, irailaren 25eko hauteskundeetatik EH Bilbu indartuta ateratzen bada "herri honetan akordio handietarako epea zabaldu" daitekeela gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena