Politika
MEMORIA HISTORIKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Eroritakoen Momentuan daude bi jeneral kolpisten gorpuzkiak, beste sei militarrenekin batera. Denak hobitik ateratzeko prozesua jarri du martxan Iruñeko Udalak.
Nafarroako hiriburuko Eroritakoen Monumentuko kriptan hilobiratuta dauden zortzi pertsonen gorpuzkiak hobitik ateratzeko prozesu administratiboa abian jarri du Iruñeko Udalak; besteak beste, hobitik aterako dira Emilio Mola eta Jose Sanjurjo 1936ko kolpe militarraren protagonista izan ziren jeneralen gorpuzkiak.
Joseba Asiron Iruñeko Alkateak eta Paco Etxeberria auzi-medikuak, EHUko irakasleak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak eman dute albistea, goizean hedabideen aurrean egin duten agerraldian. Bertan jakinarazi dutenez, azaroaren 16an aterako dituzte gorpuzkiak, eta Etxeberriak zuzenduko du prozesua.
"Duela zenbait hilabete, Udala jarduketa hori egin ahal izateko beharrezko gestioak egiten aritu da, erabateko diskrezio eta errespetuarekin, eta horrekin Oroimen Historikoari buruzko Legea bete nahi dugu, eta, jakina, gure hirian aspaldidanik dagoen aldarrikapen sozial bati erantzun", esan du Asironek. Horren hitzetan, "hau ez da errebantxismoa, ezta batzuen edo besteen alde egitea, indarrean dagoen legea betetzea da, eta gure historiaren parte batekin justizia egitea, egoera hau ezin baita denboran gehiago luzatu, eta ez baitugu ulertzen zergatik gaur egun arte ez den hilerri hau itxi".
Bi jeneral horien gorpuzkiak eta beste sei militarrenak daude hilobiratuta Eroritakoen Monumentuko kriptan. Denak aterako dituzte.
'Diskrezioa eta errespetua'
Alkateak esan duenez, gorpuzkiak hilobitik ateratzeko, egiaztatzeko eta dokumentatzeko lanak egin eta gero, senitartekoei emango zaizkie, kripta hilerri gisa itxita. "Duela zenbait hilabete, Udala jarduketa hori egin ahal izateko beharrezko gestioak egiten aritu da, erabateko diskrezio eta errespetuarekin, eta horrekin Oroimen Historikoari buruzko Legea bete nahi dugu, eta, jakina, gure hirian aspaldidanik dagoen aldarrikapen sozial bati erantzun", zehaztu du Asironek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa