15:18

Politika

Agiria

127 pertsona ospetsu, Otegi 'hautagaia izateko eskubidearen' alde

Agentziak | Erredakzioa

Agiri batean zabaldu dute, zeinak hainbat pertsona ezagunen babesa jaso duen: besteak beste, Garaikoetxea eta Ibarretxe lehendakari ohiek eta Gemma Zabaleta PSEko sailburu ohiak sinatu dute.

  • Arnaldo Otegi. Argazkia: EiTB.

    Arnaldo Otegi. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

127 pertsona ezagunek sinatu dute agiri bat zeinak defendatzen duen hautagaia izateko Arnaldo Otegiren "eskubidea": besteak beste, Pedro Ibarra katedradunak, Gemma Zabaleta PSEko sailburu ohiak, Garaikoetxea eta Ibarretxe lehendakari ohiek eta Gerry Adams eta Lucia Topolansky nazioarte-mailako politikariek egin dute bat agiriarekin.

"Basque civil rights" du izenburu, eta ostiral honetan aurkeztu dute, prentsaurrekoan, Donostian, Ibarrak, Zabaletak eta Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak.

Guztira, 127 lagunek egin dute bat agiriarekin; hainbat herritarren babesa ere ari da jasotzen, aurkeztu ostean. Ezagunak diren sinatzaileen artean, politikariak, sindikalistak, kirolariak, kultura-arloko profesionalak eta hezkuntza-arlokoak ere daude. Alfonso Sastre antzerkigileak idatzi du testua; hasieran dio "Euskal Herriko eta Munduko iritzi publikoarentzako mezua" dela. Nazio- eta nazioarte-mailako babesa jaso du.

"Demokraziaren kalitateari eragiten dion arazo larri baten inguruan arreta deitzea" helburu duela dio idatziak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Halaber, oinarri demokratikoen aurkako "atentatu" baten aurrean gaudela salatzen du, etorkizunera begira, hauteskundeetan Otegi erantzukizun handiko postu bat lortzea oztopatzen saiatzen delako.

"Iraganeko oztopoak"

Otegiren gaiaren inguruan galdetuta, Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu sozialista ohiaren hitzetan, bere alderdiak "begirunezko jokabidea izan du Justiziarekin".

Gainera, Zabaletaren ustez, gai horiek "iraganeko oztopoak baino ez dira" eta "ez dute egoeraren egonkortasunean eta etorkizunaren erdiespenean" laguntzen.

Zabaletaren hitzetan, aipatutako ekimena herritarren partehartze gisa ulertu daiteke, eta oraingoz, basquecivilrights.eus webgunearen bitartez egindako sinadura bilketa baino ez da.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena