Politika
Inbestidura saioa
Agentziak | Erredakzioa
Astelehenean egitekoa den bileran aztertuko dituzten lehen gaiak ekonomia eta enplegua izango dira, PPren eta Ciudadanosen negoziatzaileek lehen bileran adostu dutenez.
Albisteak (2)
Rafael Hernandok eta Juan Carlos Girautak, PP eta Ciudadanos alderdiek Diputatuen Kongresuan dituzten bozeramaileek, Birsorkuntzaren aldeko eta Ustelkeriaren kontrako ituna ituna sinatu dute ostiral honetan. Itun horretan hitzez hitz jasotzen dira alderdi laranjak ezarritako sei baldintzak elkarrekin negoziatzen hasteko, Mariano Rajoyren inbestidurari babesa eman aldera.
Ituna sinatzeak eta inbestiduraren data zehaztuta egoteak ahalbidetzen dute arratsalde honetan bertan (16:00etan) bi alderdiak inbestidurarako akordio hori negoziatzen hastea.
Hala, PPren eta Ciudadanosen negoziatzaileek lehen bileran adostu dutenez, astelehenean egitekoa den bileran aztertuko dituzten lehen gaiak ekonomia eta enplegua izango dira.
Ohar batean bidez, PPk ziurtatu egin du bi aldeek "gogor" lan egiteko konpromisoa hartu dutela, hurrengo astean inbestidura saiorako akordioa lortzeko eta ildoak negoziazio-mahai bakarrean lan daitezen.
Gainera, alderdien arteko negoziazioa "etengabekoa" izango dela eta aurrez aurreko bileretan oinarrituko direla baieztatu dute.
Testuinguru horretan, PPk eta Ciudadanosek dagoeneko eman dituzt ezagutzera alderdi bakoitzeko zein kidek osatuko duten talde negoziatzaileak. Alderdi Popularrak Jose Antonio Bermudez de Castro, Fatima Bañez, Fernando Martínez Maillo, Jose Luis Ayllon, Alvaro Nadal eta Dolors Monserrat izendatu ditu, eta izen horiei datozen egunetan Andrea Levy gaineratuko zaie. Bere aldetik, Ciudadanosek hokako kide hauek hautatu ditu: Jose Manuel Villegas, Miguel Gutierrez, Toni Roldan, Melisa Rodriguez, Luis Garicano eta Juan Carlos Girauta.
El PP firma las 6 condiciones del #PactoAnticorrupción de C's. El voto a C's es regeneración y diálogo. Seguimos ¿ pic.twitter.com/uRqLcEWXQq
? Ciudadanos (@CiudadanosCs) 19 de agosto de 2016
PPk "ezin dezake gehiagorik egin"
Pablo Casado PPren Komunikazio idazkariordeak baieztatu duenez, bere alderdiak "ezin dezake gehiagorik egin" Mariano Rajoyren inbestidura-saioan PSOE abstenitu dadila lortzeko. Horrez gain, Pedro Sanchez sozialisten buruak "azkenerako jarrera arduratsua" izatea eta PPren Gobernu bat egotea ahalbidetuko duela espero du.
Gaur egindako adierazpenetan, Alderdi Popularreko agintariak nabarmendu du ekainaren 26ko hauteskundeetako irabazlea PSOE izan balitz, PPk "manifestazioak" izango lituzkeela, baldin eta sozialistek goberna zezatela galaraziko balu.
Abuztuaren 30ean eta 31n egingo den inbestidura-saioko data PSOE "presionatzeko" planteatuta badago galdetu diotenean (izan ere, prozesuak porrot eginez gero, abenduaren 25ean berriz hauteskundeak egitea ekarriko luke), erantzun duen gauza bakarra hauxe izan da: "hirugarren hauteskunde batzuetan pentsatzen duena oker dabil".
Edonola ere, sinetsita agertu da PSOEk ez duela utziko "Espainia barregarri gera dadila Europaren aurrean". "Absteni dadila eskatzen diogu, ez babesa eman diezagula", zehaztu du Casadok.
Aldi berean, PSOEri aurpegiratu dio Espainian sekula ikusi gabekoa dela 52 eserleku eta bi milioi eta erdi boz gehiago eskuratu dituen alderdia ez errespetatzea. Horrenbestez, "jarreraz aldatu", "hura zuzendu" eta Alderdi Popularraren kontrako ezetza baztertu dezala eskatu dio Sanchezi.
"PSOEri gogoratu nahi diogu Batzorde Federalak edota idazkariak erakutsi nahi dituztenak baino adostasun gehiago ditugula elkarren artean", baieztatu du Casadok. Aurreko legegintzaldian PSOEk eta Ciudadanosek euren artean sinatu zuten akordioko "ehun neurri ingururekin" ados daudela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa