Politika
Elkarrizketa
G. PALACIOS | EITB.EUS
Bestalde, Nafarroako Gobernuan “egiturazko aldaketa sakonak” izango direla iragarri du Uxue Barkosek Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.
Albisteak (3)
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak kezka agertu du Alderdi Popularrak (PP) eta Ciudadanosek (C's) atzo iragarri zuten ituna dela eta.
“Ciudadanosek argi eta garbi erakutsi du zein den Nafarroako Foru Erkidegoarekiko duen jarrera; oso gutxi ezagutzen dutela erakutsi dute, eta kezkatuta gaude”, adierazi du Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.
Bestalde, uda ostean Foru Gobernuan “aldaketa sakonak” egingo dituztela iragarri du Barkosek: “Gobernuaren sail guztietan eragingo duten aldaketak izango dira; ez da izango izen kontu bat, egituran eragingo duten aldaketa sakonak izango dira”.
Nafarroako Gobernua ez dago krisian eta urteko balantzea ona da, baina badu zer hobetu, horren esanetan.
“Lau koalizio dira Gobernuari babesa ematen diotenak, eta tresna ona da horrela lan egitea. Adostu behar diren politikak gizartearekiko zeresan luze eta zabalagoa dute”, azaldu du.
“Urtea oso pozgarria izan da, baina izan dira hanka-sartzeak ere, eta badira gauzak hobetzeko, komunikazio bideak adibidez, eta horretan ari gara”, gaineratu du.
Horrez gain, Nafarroako Banku Publikoa sortzea ezinbestekotzat jo du eta horretarako biderik egokiena zein den aztertzen ari direla jakinarazi du.
“Nafarroako Kutxa desagertu zenetik ez daukagu lurraldeari begira lan egiten duen banku bat. 600 mila biztanle baino gehiago dituen herri batentzat tresnarik zuzenena zein den aztertzen ari gara”, adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa