Politika
Espainiako Gobernua
eitb.eus
PPk eta Ciudadanosek asteon itxiko dute inbestidura akordioa. Bien bitartean, PSOEri begira jarraitzen dute.
Mariano Rajoy eta Albert Rivera. EiTB
Gaur hasi den astea erabakigarria izango da Espainiako Gobernua osatzeko.
Asteazkenean, PPren zuzendaritza bildu egingo da, Ciudadanosen 6 puntuko eskaintza onartu edo ez erabakitzeko. Onartuko balute, Albert Riveraren alderdiak baietza emango lioke Mariano Rajoyri inbestidura saioan, eta, horrela, ‘popularrek’ lehen babesa lortuko luke ekainaren 26ko hauteskundeetatik.
Ziurtzat ematen da PPk onartuko duela eskaintza. Izan ere, zuzendaritzako hainbat kidek dagoeneko aurreratu dute baietz bozkatuko dutela asteazkenean, baina Rajoyk oraindik ez du zehaztu zein den bere jarrera.
PPk baietza emango balu, Rajoy berriz bilduko litzateke Riverarekin, akordio ekonomikoak, sozialak eta instituzionalak ixten saiatzeko.
Hori bai, Ciudadanoseko presidenteak ohartarazi zuen PPko hautagaiak data jarri beharko duela inbestidura saiorako.
Nolanahi ere, akordioak akordio, PPk eta Ciudadanosek PSOEren abstentzioa behar dute Rajoy presidente izan dadin.
Atzo, Begoña Villacis Ciudadanoseko zuzendaritzako kideak abstenitzeko eskatu zien sozialistei, “zentzuzkoena” baita hirugarren hauteskundeak saihesteko.
Gainera, Pablo Casado PPko Antolaketa Idazkariordeak “Estatu gizona” izateko eskatu zion Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa