13:25

Politika

hauteskunde autonomikoak

Urtaran: 'Bidegabekeria litzateke Otegiren hautagaitza baliogabetzea'

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Iñaki Oyarzabalen aburuz, 'ez da zentzuzkoa' EAEko fiskal nagusiak Otegik irailaren 25eko hauteskundeetan parte hartzeko 'argudioak' daudela esatea.

  • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.

    Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen esanetan, Arnaldo Otegiren lehendakari izateko EH Bilduren hautagaitza bertan behera geratzeko balizko aukera 'bidegabekeria litzateke' eta irailaren 25eko hauteskundeetarako kanpaina 'premia gabe berotuko luke'.

Europa Press agentziari emandako elkarrizketa batean, Otegi hauteskundeetara aurkeztu ahal izatearen alde agertu da Urtaran; izan ere, bere iritziz, Bateragune proiektuaren bidez Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik ezarri zioten kartzela-zigorra ez zen zuzena izan.

Zentzu horretan, Auzitegi Nazionalaren kondena-epaia, gerora Auzitegi Gorenak berretsi zuena, "arrazoi politikoengatik" eman zela salatu du.

Horrenbestez, orain Otegiren hautagaitza baliogabetuko balitz, beste "bidegabekeria" bat litzatekeela ohartarazi du. Gainera, azaldu duenez, hauteskunde autonomikoetarako EH Bilduren zerrendaburu izan dadila galarazteak "kanpaina eta hauteskunde berak bero litzake premiarik gabe".

PPrentzat "ez da zentzuzkoa" EAEko fiskal nagusiaren jarrera

Bestalde, Iñaki Oyarzabal PPren Eskubide eta Askatasunen idazkariaren aburuz, "ez da zentzuzkoa" Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak esatea EH Bilduk "argudioak" dituela Otegi bere hautagaiak irailaren 25eko hauteskundeetan parte har dezan.

Cope kateari egindako adierazpenetan, Calparsororen hitzak arbuiatu ditu, eta Otegiren hautagaitza inpugnatzearen alde agertu da.

agertu da.

agertu da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena