Politika
Espetxe politika
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Presoak hilaren 6an hasi zuen baraualdia, aske uztea aldarrikatzeko.
Aitzol Gogorza ETAko presoa askatzea eskatzeko elkarretaratze bat. EiTB
Etxeratek iragarri du gaixotasun larriak dituen Aitzol Gogorza ETAko presoak utzi egin duela aske geratzea aldarrikatzeko hilaren 6an abiatu zuen gose greba.
Elkarteak agiri batean azaldu duenez, 2014an Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak ondorioztatu zuen Gogorzak honako gaixotasunak dituela: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta desoreka depresiboa, bere buruaz beste egiteko arriskuarekin.
Halaber, Etxeratek gogorarazi du presoak 20 urteko espetxe zigorretatik 17 bete dituela jada, eta hainbat baimen eskatu baditu ere, Basauriko Espetxetik denak ukatu dizkiotela.
"Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen askatasuna ukatzea, dispertsio politikaren baitako salbuespen neurrietako bat da, eta horrekin, presoen osasun eskubidea urratu eta haien senide eta lagunen oinazea areagotzen du", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa